Lehen Hezkuntzan Elikagaien Segurtasunaren arloko eduki pedagogikoak irakasteak oso prebentzio-jokabide egokiak sustatzen ditu emeen artean; are gehiago, aintzat hartzen bada arrisku-taldea direla elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen aurrean (ETAk). Izan ere,gutxi gorabehera, ETAei loturiko kasuen erdia umeen artean gertatzen da; bereziki, 15 urtetik beherakoen artean.

Eta are garrantzitsuagoa dena: umeak gai dira jasotzen duten informazioa euren familiei jakinarazteko eta helduen jokabidea aldarazteko.

Horiexek dira Italiako hainbat unibertsitatetako ikertzaile-talde batek egindako azterlanaren ondorioetako batzuk. Azterlan hori elikagaien arriskuen inguruan umeei irakasteko metodo eraginkorrenei buruzkoa da.

Talde horrek, halaber, egiaztatu du Elikagaien Segurtasunaren arloko kontzeptuak askoz ere azkarrago eta modu eraginkorragoan irakasten direla esperimentu-praktika txikien bidez (jolastuz ikasi) ohiko teoria-klaseen bidez baino.

Practical classes more effective than theory classes in teaching food safety risks to children
http://www.eufic.org/page/es/show/latest-science-news/fftid/Practical_classes_effective_theory_classes_teaching_food_safety_risks_children/

Elikagaien Segurtasunaren arloko Multimedien Eduki Didaktikoak-IkasELIKA
http://www.elika.eus/es/ikaselika/

What programs work to promote health for children? Exploring beliefs on microorganisms and on food safety control behavior in primary schools
http://www.sciencedirect.com/science/article/pii/S0956713513001278

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment