Osakidetzak txosten bat argitaratu du. Bertan, aztertu egin du NAOS Estrategiaren gomendio eta adierazleei jarraitzen ote zaien, Gipuzkoan 3 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat eskainitako menuetan.

Hona hemen txostenaren emaitzak:

  • Sasoiko fruta freskoen eskaintza ez da egokitzen gomendatutako asteko kontsumoaren maiztasunera (NAOS Estrategia: 4 anoa/aste edo gehiago); izan ere, menuetan gehienez ere garaiko 3 fruta-ale ematen dira kasuen % 85etan.
  • Ez da gauza bera gertatzen barazki eta ortuarien kasuan: asteko 1-2 anoako maiztasuna adierazten da eta gomendioa % 100 betetzen da aztertutako ikastetxe publiko eta pribatuetan.
  • Astean 1-2 anoa lekale emateko gomendioari dagokionez, baloratutako menu guztietan % 100 jarraitzen da, eta goiko mugan daude jantokien % 82; %18tan, berriz, anoa bakarra ematen da.
  • Haragia eta arrainaren kasuan, astean 1-3 anoa gomendatzen dira, eta haragi-prestakinentzat astean gehienez ere 1. Hiru gomendioak betetzen dira % 100ikastetxe guztietan.
  • Astero pasta eta arrozen 1 anoa edo gehiago gomendatzen da. % 100 betetzen da pastari dagokionez, eta % 96 arrozaren kasuan.
  • Astean 1 eta 2 arrautza anoa kontsumitzea gomendatzen da, eta aztertutako jantokien % 89k jarraitzen dute.
  • Aurrez prestatutako platerei dagokienez, jarraibideak dio gehienez ere 3 anoa/hil kontsumitu behar direla, eta antzeman dugu ikastetxe publiko guztietan ez dela astean behin baino gehiagotan ematen.

Gipuzkoako ikastetxeetako menuen azterlana, 2011/2012 – Osakidetza

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment