EFSAk eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) Europa osoan hartutako laginen datuak ezagutu ostean, txikitzat jo dute behi-haragi gisa iruzurrez etiketatutako zaldi-haragian fenilbutazonaren presentziaren arriskua. Horretarako, datu hauek hartu dituzte aintzat:

  1. 30.000 pertsonatik 1ek izan ditzake ondorio kaltegarriak albaitaritza-sendagai honen aurrean.
  2. Europa osoan aztertutako laginen % 4,66k zaldi DNA zuen.
  3. Aztertutako zaldi-kanalen % 0,51 fenilbutazonarekin kutsatuta zeuden.

Aurreko datuok kontuan hartuta, pertsona batek fenilbutazona duen zaldi-haragia kontsumitu eta anemia aplasikoa izateko aukera txikia da, zehazki, bilioiko 2 kasutik 100 milioiko kasu batera bitartekoa.

Europako Batzordearen prentsa-oharra: Zaldi-haragia eta Fenilbutazona
Europako Batzordearen web orria: Zaldi-haragia eta Fenilbutazona
EFSAren jakinarazpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment