Orain dela gutxi kalitate-arau bat onetsi da haragi, urdaiazpiko, beso eta solomo-kana iberikoari buruz. Bada, arau horrek zenbait betekizun ezartzen dizkie produktu-mota horiei, identifikazio berri batez eta bereizgarriez (etiketatzea) gain.

Hauek dira berrikuntza nagusiak:

Salmenta-izendapen berria

Salmenta-izendapenak hirutara ekartzen ditu: "ezkurrekin loditua", "zelaian loditua" eta "loditua". Kendu egin da "berriz loditua".

ETIKETETARAKO betekizun berriak

Ezartzen du derrigor adierazi behar dela arraza iberikoaren ehunekoa, kontsumitzailea izendapenekin nahas ez dadin.

Ezkurrarekin edo bazkalekuarekin lotutako izen, logotipo, irudi, sinbolo edo izendapenak "ezkurrekin loditua" kategoriako produktuetan bakarrik erabili ahal izango dira, eta ezin izango dira gainerakoetan erabili.

Zehazki, "pata negra" izendapena ezkurrekin loditutako txerrien produktu % 100 iberikoetan bakarrik erabili ahal izango da.

Zigilu berriak: kategoriaren bereizgarriak

Izendapen bakoitzari kolore bateko zigilu bat gehituko zaio, eta urdaiazpiko eta beso bakoitzean ezarriko da, hiltegian. Zigiluak 4 kolorekoak izan daitezke, izendapenaren arabera:

  • Beltza: ezkurrez loditutako txerrien produktu % 100 iberikoak.
  • Gorria: ezkurrez loditutako txerrien produktu iberikoak.
  • Berdea: zelaian loditutako iberikoak.
  • Zuria: loditutako txerri iberikoak.

Hazteko azalera handiagoa animalia bakoitzeko

Orain animaliak loditzeko tokietan hazteko gutxieneko azalera bat ezarri da, baita ezkur-larrean hazitako animalien gehienezko kopuruaren muga ere:

  • Animaliak ezkur-larrean: 0,25 eta 1,25 txerri artean, bazkalekuaren hektarea bakoitzeko, azalera zuhaizdun estaliaren arabera.
  • Loditzeko tokietako animaliak: gutxienez 2m² 110 kilotik gorako animalientzat.

Produktuen gutxieneko pisua

Industriatik irtetean, ekoitzitako piezetarako gutxieneko pisua ezarri da, saiheste aldera produktu txikiak, kontsumitzaileek espero dituzten gutxieneko kalitate-estandarretara iristen ez direnak, merkaturatzea.

MAGRAMAren jakinarazpena – Kalitate-araua haragi, urdaiazpiko, beso eta solomo-kana iberikoetarako

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment