Kontsumitzaileek gero eta maizago eskatzen dute informazioa, erosi nahi duten elikagaia edo edaria ekoizteko moduaren inguruan.

Ekoizpen “iraunkor"-ei buruzko bereizgarriek (etiketak, logoak…) balio eman nahi diote ingurumenean eragin txikiagoa izateagatik eta alderdi sozial eta etikoekiko begiruneagatik (bidezko merkataritza, animalien ongizatea…) bereizten diren produktuei.

Duela gutxi egindako azterlan batean aztertu nahi izan dute, batetik, nola eragiten duten logotipo horiek europarren erosteko erabakietan eta, bestetik, europarrek ezagutzen ote duten bereizgarri horien guztien esanahia. Hona hemen azterlan horren ondorioetako batzuk:

  • Kontsumitzaile gehienek entzun dute "iraunkortasuna"-ren inguruan hitz egiten, nahiz eta inkestatu gehienek ingurugiroarekin lotzen zuten.
  • Oro har, kontsumitzaileak kezkatuta daude iraunkortasunaren arazoekin. Hala ere, kontsumitzaileek ez dakite euren erosketa-hautaketek zer nolako eragina duten iraunkortasunari dagokionez.
  • Iraunkortasun-etiketei buruzko ezagutza-maila oso ezberdina da Europako herrialdeen artean; baina, oro har, ezagutza-maila txikia da. Nolanahi ere den, kontsumitzaile askok nahiko zuzen asmatzen dute etiketa horien esanahia. Etiketa horien garrantzia txikia da kontsumitzaileak elikagai edo edariak erosten dituztenean.
  • Osasun eta nutrizioaren arloko gaiekin erkatuz gero, "iraunkortasuna” zailagoa da ulertzen eta, hortaz, zailagoa garrantzitsutzat jotzen. Elikagaiak eta edariak erostean, iraunkortasuna ez da faktore erabakigarria.
  • “Bidezko merkataritza”-ren logotipoa zen ezagunena eta azterlaneko logotipoen artean ondoen ulertzen zena. Beste zigilu batzuk (besteak beste, Rainforest Alliance, animalien ongizateari buruzkoa eta Karbonoaren Aztarna) ez ziren hain ezagunak eta ez ziren ondo ulertzen.
  • Emaitza horiek, ordea, ez dute zertan adierazi etorkizunean iraunkortasunari buruzko informazioa erabakigarria izango ez denik elikagaiak erostean. Hori alda liteke iraunkortasunaren gaiak gizartean garrantzi handiagoa hartzen duenenean, osasunaren eta nutrizioaren gaiarekin gertatu den bezala.

Sustainability and Social Awareness Labelling – A pan-European study on consumer attitudes, understanding and food choice –EUFIC-

Grunert KG, Hieke S, Wills JM. (2014). Sustainability labels on food products: Consumer motivation, understanding and use. Food Policy 44:177-189. DOI: 10.1016/j.foodpol.2013.12.001.

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment