Etxeetako eta etxetik kanpoko kontsumoak % 1,3 egin du behera

Elikagaien kontsumoak behera egin duen arren, oinarrizko produktu horien etxeko urteko gastua aurreko urtean baino % 0,2 handiagoa izan da, eta eutsi egin dio 2009az geroztiko goranzko joerari: % 3,2 gehiago 2009tik 2010era, % 0,6 gehiago 2010etik 2011ra eta % 0,2 gehiago 2011tik 2012ra. Horiexek dira 2012an Espainian etxeko eta etxetik kanpoko elikagai-kontsumoaren inguruan MAGRAMAk…

8 martxoa, 2013Details

Aspartamoa: Elikagai-gehigarriari buruzko datuak

Elikagai-gehigarri honen gaineko azterketen emaitzak bildu egiten du EFSAren txosten hau. Berrikuzitako azterlan gehienetan honako emaitsak aurkitu dira: Ez dago toxikotasun akuturik edo azpikronikorik animalietan, ez eta aspartamo-dosi altuak eman ostean ere. Gizakiei dagokienez, 27 astetan dosi altua eman zaien pertsonen artean ere ez da gertatzen eragin kaltegarri garrantzitsurik. Ez dago inolako ebidentziarik aspartamoa genotoxikoa…

6 martxoa, 2013Details

Lehenengo inkesta nazionala umeen eta gazteen elikadurari buruz

Luze gabe jarriko da abian adin guztietako umeen eta gazteen elikadurari buruzko lehenengo inkesta nazionala. Lehenengo fasean, hautaketa egingo da, eta horren ostean, urte osoa iraungo duen inkesta-faseari emango zaio hasiera. Gaztelaniaz ENALIA (Umeen eta Gazteen Elikadurari Buruzko Lehenengo Inkesta Nazionala) du izena inkestak, eta guztira autonomia-erkidego guztietako 6 hilabete eta 17 urte bitarteko 1.700…

4 martxoa, 2013Details

Euskal prentsak Elikagaien Segurtasun arloko zein gai jorratu ditu gehien 2012. urtean? 13/02/26

ELIKAk eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza arloko Ikerketa Taldeak “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan” txostena egin dute 2012an Elikagaien Segurtasunari eman zaion estaldurari eta Euskadiko egunkarietan argitaratutako albiste-motari buruz. Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen 15 gai nagusiri buruzko albiste guztiak aztertu dira Euskadin argitaratzen diren 9 egunkarietan, bertsio inprimatu zein digitaletan. Honako hauek dira ondorioetako…

26 otsaila, 2013Details

Aitortu gabeko zaldi-haragiaren presentzia behikietan (Kaneloiak)

MARMek jakinarazi du zaldien DNA atzeman dutela “La Cocinera" markako behi-haragiz egindako kaneloietan. Halaber, jakinarazi du etiketatuan iruzur egitea dela, ez duela eraginik produktuaren segurtasunean eta ez dela arriskutsua osasunarentzat. Ministerioak informazioa igorri die autonomia-erkidegoetako iruzurren arloko agintari eskudunei, neurri egokiak har ditzaten. Horrelako iruzurrak bilatzeko laginketak egiten jarraituko dute, Europako Batzordearen gomendioei jarraiki, behi-haragiz…

26 otsaila, 2013Details

Europarren % 81ek elikagaien osagaiak egiaztatzen ditu, produktu kimikoen bila

Jendeak produktu kimikoen inguruan duen pertzepzioari buruzko Eurobarometroaren arabera, elikagaietan produktu horien presentziak sorrarazten du mesfidantzarik handiena. Kontsumitzeko ondasunen artean, produktu kimikoei dagokienez, elikagaietan jartzen da arreta handiena; jarraian, kosmetikoetan edo edertasun-produktuetan, jostailuetan eta garbiketa-produktuetan. Azken hiru horiek inkestatuen erdiak baino gehiagok aipatu dituzte (% 59, % 56 eta % 53 hurrenez hurren). Hala ere,…

7 otsaila, 2013Details