Gehiago, hobeto eta zoriontsuago bizitzeko aholkuak

"Guk geuk dugu geure osasunaren gaineko erantzukizun handiena". Mezu hori eman du Familiako eta Komunitateko Espainiako Medikuntza Elkarteak (semFYC). Horretarako eta bizimodu osasuntsuari jarraiki bizitzeko, orain dela gutxi "Diez puntos para vivir más, mejor y más feliz" lana argitaratu du. Elikadurari eta nutrizioari buruzko gomendioen artean, honako hauek aurkitu ditugu: Elikadurak baldintza hauek bete behar…

15 apirila, 2013Details

Batez beste 441 euro gastatzen ditugu, pertsona eta urteko, etxetik kanpo jaten

Hori da, hain zuzen ere, “2012ko errestaurazio-joeren analisi kualitatiboa, sektoreko operatzaileen pertzepzioaren arabera” azterlanak ematen duen datuetako bat. MAGRAMAk argitaratu du azterlan hori orain dela gutxi. Besteak beste, honako datu interesgarri hauek nabarmentzen ditugu: Azken bost urteotan balioan egon den elikagai-kontsumoa handitu egin da (+ % 13). Etxetik kanpo eginiko jatorduak % 4 murriztu dira…

12 apirila, 2013Details

Kontsumitzaileentzako informazioa A(H7N9) birusari buruz

Zer da A(H7N9) birusa? A(H7N9) gripearen H7 birusaren azpimota bat da. H7 birusa oso zabalduta dago, mundu osoan, mota guztietako hegaztien (etxekoak eta basatiak) artean. Beste alde batetik, H7N9 birusa, nagusiki, hegazti basatien artean atzeman izan da. Gizakien artean, ordea, orain arte inoiz ez da isolatu izan. Zein da A(H7N9) birusaren eta animalien arteko harremana?…

11 apirila, 2013Details

Alergiaren Munduko Astea: “Elikagaiekiko alergiak, handituz doan Osasun Publikoko arazoa”

Apirilaren 8tik 14ra ospatuko da Alergiaren Munduko Astea. Aurtengo leloa honako hau izango da: “Elikagaiekiko alergiak, handituz doan Osasun Publikoko arazoa”. Alergiaren Mundu Erakundeak (WAO) sustatzen duen aste horren xedea da agerian jartzea patologia horren garrantzia, honako hauek aintzat hartuta: Munduan 220-250milioi pertsonak izan dezakete elikagaiekiko alergiaren bat. Elikagaiekiko alergiak eragina handia dauka gaixoen bizitza-kalitatean,…

10 apirila, 2013Details

Pertsonako eta urteko 74 litro esne kontsumitzen ditugu

MAGRAMAk eginiko azterlan berri baten arabera, honako hauek dira ondorio nagusiak, 2012an nazioan kontsumitu den esne-kopuruari dagokionez: Kontsumoa aurreko urtearen oso antzekoa izan da (% 0,4 gutxiago). Gastuak % 0,5 baino ez du egin behera, batez besteko prezioa egonkortzearen ondorioz. Zehazki, 0,69 euro/litro da. Esne erdi gaingabetuaren kontsumoak hartzen du ontziratutako esne guztiaren % 42,5.…

9 apirila, 2013Details

Ohartarazpena: sinefrina eta kafeina kirolarientzako eta argaltzeko osagarrietan

BfRk argitaratutako iritzi berri baten arabera, jarduera fisiko handia duten pertsonentzako osagarri horiek arterietako presioa nabarmen handitzea ekar dezakete, are gehiago gehiegizko pisua duten pertsonak badira. Gauzak horrela, BfRk konposatu horietako batzuk “ez seguru” gisa sailkatu ditu, aintzat hartuta iritzi horretan proposatutako gehienezko kopuruak betetzen diren edo ez. Zer da Sinefrina? Sinefrina substantzia naturala da.…

9 apirila, 2013Details