Frutak eta barazkiak kontsumitzeko aholkuak

Ingurumenean (lurzorua, hautsa, ureztatzeko ura…), zenbaitetan, frutak eta barazkiak kutsa ditzaketen mikroorganismo patogenoak eta osagai kimikoak egon daitezke. AESANek “frutak eta barazkiak beti seguruak” izeneko triptikoa kaleratu du, produktu horien kontsumoa askoz ere seguruagoa egiteko zenbait aholku laburrekin batera. Honako aholku hauek nabarmendu nahi ditugu: Etxera eramatean, ez jarri frutak eta barazkiak haragi, arrain, itsaski…

15 uztaila, 2013Details

Nutrizioari, gehiegizko pisuari eta obesitateari buruzko Europako Estrategia aztergai

Pausu txikiak ematen ari dira norabide egokian, nahiz eta pausu horiek funtsezko aldaketarik ekarri ez (gehiegizko pisuaren eta obesitatearen mailak handiak dira oraindik ere Europan). Hau da Europako Batzordeak ezarritako estrategien inguruko ebaluazioaren ondorioetako bat, nutrizio-ohitura osasungarriak sustatzeko eta gehiegizko pisua eta obesitatea murrizteko. Ebaluazioak nabarmendu egiten du era horretako ekimen gehienen jomugan nutrizioa dagoela,…

8 uztaila, 2013Details

Elikadura alergiei buruzko gomendioak udarako

Espainiako Alergologia eta Immunologia Klinikoko Sozietateak (SEAIC) gaixo alergikoek eta euren senideek udan kontuan hartu beharreko dekalogoa egin du. Gomendio horietako bi elikadura alergiei buruzkoak dira, izan ere, udan jatordu asko egiten direlako etxetik kanpo. Elikadura alergiei buruzko gomendioak udarako Etxetik kanpoko jatorduak Elikagaien ondoriozko erreakzio alergikoak udan areagotu daitezke “arreta falta handiago” baten ondorioz.…

3 uztaila, 2013Details

Hobetu al da europarren osasuna azken urteotan?

Azken hamarkadetan oro har europarren osasuna nabarmenki hobetu bada ere, obesitatea eta diabetesa bezalako gaitzek joera kezkagarria islatzen dute Europa guztian. Osasun publikoaren alorrean asko aurreratu badugu ere, oraindik ere gauza asko dago egiteko bizimodu osasungarriak sustatzeko. Bestalde, osasun alorreko gastu murrizketaren eragina hurbiletik jarraitu beharko duguosasun adierazle batzuetan. Hauexek dira EUFICen web orrian jasotako…

2 uztaila, 2013Details

OHARRA: Proteina lakteoa txokolatezko gailetetan 13/06/26

AESANek jakinarazi du Proceli eta Auchan marketako gaileta eta opilgintza-produktuetan aitortu gabeko proteina lakteoa atzeman dela. Horren ondorioz, produktu horiek arazoa eragin dezakete, bakar-bakarrik, proteina horrekiko alergia duten pertsonetan. Tartean dauden produktuen zerrenda: ABANICHOC – La Pasión: 200g. paketea (25 gaileta pakete bakoitzeko). Loteak: 066R / 101R / 117R / 173R / 202R / 349R…

26 ekaina, 2013Details

Erosketa saskiaren prezioak Europan: herrialdeen arteko konparaketa

Danimarkakoek Europako batez bestekoa baino % 43 gehiago ordaintzen omen dute erosketa saski berberagatik, eta Poloniakoek, berriz, % 39 gutxiago, Eurostatek eginiko azken azterketaren arabera. Azterketaren beste ondorio batzuk: Herrialde garestienak Danimarka (Europako batez besteko zenbatekoaren % 124), Austria (% 120), Finlandia (% 119), Irlanda (% 118) eta Luxenburgo (% 116) dira. Herrialde merkeenak, berriz,…

25 ekaina, 2013Details