Biberoiak modu seguruan prestatzeko aholkuak

ACSAk argitaratutako liburuxka horretan aholkuak topatuko dituzu biberoiak modu seguruan prestatu ahal izateko, infekzioak prebenitze aldera. Liburuxka egiteko prozesuan, honako erakunde hauek hartu dute parte: Sociedad Catalana de Pediatría, Associació Catalana de Llevadores eta Consell de Col•legis Farmacèutics de Catalunya. Amagandiko edoskitzea da haurtxoa elikatzeko modurik naturalena. OMEk gomendatzen du haurtxoa amaren esnearekin baino ez…

15 urria, 2013Details

OHARRA: Etiketan jakinarazi gabeko kakahuete-aztarnak Bergen markako gailetetan

AESANek jakinarazi du etiketan jakinarazi gabeko kakahuete-aztarnak antzeman dituztela Poloniako Bergen markako bi gaileta motatan. Beraz, produktu horrek arazoak eragin ditzake soilik fruitu lehorrek eragindako alergia jasaten duten pertsonen artean. Tartean dauden produktuen zerrenda: BERGEN marka, gailetak: Original DIGESTIVE cookies 200g Sorta: L2130742 eta iraungitze-data: 14.02.14 BERGEN marka, SMILE Cookies- 135 g Sorta: L 130742…

14 urria, 2013Details

Txostena: Gipuzkoako eskola-jantokiak. 2011/2012

Osakidetzak txosten bat argitaratu du. Bertan, aztertu egin du NAOS Estrategiaren gomendio eta adierazleei jarraitzen ote zaien, Gipuzkoan 3 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat eskainitako menuetan. Hona hemen txostenaren emaitzak: Sasoiko fruta freskoen eskaintza ez da egokitzen gomendatutako asteko kontsumoaren maiztasunera (NAOS Estrategia: 4 anoa/aste edo gehiago); izan ere, menuetan gehienez ere garaiko 3 fruta-ale…

7 urria, 2013Details

Oharra: Legez kanpoko osagaiak dituzten elikagai-osagarriak

Osakidetzak bere webgunean argitaratu duen txostenaren arabera, atzeman egin da “etiketan aitortu gabeko jarduera farmakologikodun substantziak” daudela produktu batzuetako elikagai-osagarrietan, eta horrek sendagai bihurtzen ditu. Produktuak legez kanpokoak dira zenbait kasutan, eta aurkako erreakzioak eragiten dituzte. Antzemandako osagaiak: tadalafiloa, sildenafiloa, vardenafiloa, homosildenafiloa, fentolamina, sibutramina, etab. Zein osagarritan egon daitezke substantziok? • Sexu-funtzioa hobetzeko balio dutela…

3 urria, 2013Details

Europarren artean, zeinek dute gehiegizko pisu gutxien?

Frantsesak (emakumeak zein gizonak) eta belgikarrak dira gehiegizko pisu/obesitate gutxien duten europarrak. Maltako gizonak eta Letoniako emakumeak, berriz, Europan proportzionalki gehiegizko pisu/obesitate gehien dutenak dira. Horiek dira EUROSTATeko azken txosten estatistikotik ateratako erreferentziak. Bertan, gainera, datu hauek aurki ditzakegu: GEHIEGIZKO PISUA/OBESITATEA Europako emakumeen % 37,2k – % 53,6k eta gizonen % 51,0k – % 69,3k…

12 iraila, 2013Details

Pertsonako eta urteko, 41,68 litro edari freskagarri kontsumitzen ditugu. Asko edo gutxi da?

Kontsumoari buruzko datu horrek % 2,1eko murrizketa erakusten du aurreko urtearen aldean. Dena dela, epe luzera eginiko azterlanek azaltzen dute kontsumitzaileen artean produktu horien erosketak, azken 10 urteotan, % 44,5 egin duela gora. Horiek dira MAGRAMAk orain dela gutxi edari freskagarrien kontsumoari buruz egin duen azterlanean (2012ko ekainetik 2013ko uztailera bitarteko datuak aztertu dira) aurki…

10 iraila, 2013Details