Elikaduraren eguna 2014

Gaur, maiatzaren 28a, Elikaduraren eguna da. Hori dela eta, Nutrizioa, Elikadura eta Dietetika Elkarteen Espainiako Federazioak aditzera eman du garrantzitsua dela txiki-txikitatik izatea elikadura eta bizimodu osasuntsua, haurren obesitatea prebenitu eta murrizte aldera. Era berean, gogora ekarri dizkigu gero eta arazo handiagoa den helduen zein haurren obesitatearen eta gehiegizko pisuaren inguruko hainbat datu: Espainian, biztanleria…

27 maiatza, 2014Details

Europan aztertutako elikagaien % 98,1ek betetzen du pestizidei buruzko araudiak ezarritakoa

EFSAk 2011n eginiko azterlanetan lortutako datuen arabera… aztertutako elikagai-laginen (12.000 baino gehiago) % 98,1ek betetzen zituen legeak ezarritako mugak (% 53,4k ez zuen inolako hondakin atzemangarririk). Arriskua kontsumitzailearentzat Epe luzerako esposizioa aintzat hartuta eginiko arrisku-ebaluazioak berretsi egin zuen ebaluatutako pestiziden % 99k ez zekarrela inolako arriskurik kontsumitzaileen osasunerako. Alabaina, horietako bik (dialdrinak eta heptakloroak) gainditu…

26 maiatza, 2014Details

OHARRA: Etiquetado incorrecto en barrita de cereales Slimfast

AECOSANek aditzera eman du adierazi gabeko gariaren, oloaren (glutena) eta kakahueteen presentzia atzeman dutela txokolatearekin, txokolate eta kakahueteekin, eta baiekin eginiko Slimfast markako barratxoetan (Erresuma Batutik datoz). Horrenbestez, produktu horiek arazoak ekar diezazkieke, soil-soilik, GARIARI, OLOARI (zeliakoak) eta KAKAHUETEEI (alergikoak) alergia edo intolerantzia dieten pertsonei. Tartean dauden produktuak honako erkidego hauetan saldu dira: Valentzia Kaltetutako…

6 maiatza, 2014Details

Esnea! Esnekiei buruzko zalantza ohikoenak

Esne Industrien Federazio Nazionalak (FeNIL) “Esnekien Liburu Zuria” argitaratu du osasunaren arloko profesionalentzat, hobeto jakin dezaten zein diren esnearen eta esnekien propietate nutrizionalak. Liburu Zuri hori hainbat mediku-erakundek (SemFYC, SEEN eta SEEG) bermatu dute, eta bere helburua da esneari buruzko mito faltsuak “uxatzea” eta medikuntza arloko profesionalei laguntzea gaixo bakoitzari hobekien egokitzen zaion esnekia gomendatzen.…

22 apirila, 2014Details

Jogurta: merkaturatze eta kalitate-arau berriak

Ministroen Kontseiluak apirilaren 11n onetsi zuen jogurta egin eta merkaturatzeko kalitate-arau berria. Honako hauek dira berrikuntza aipagarrienak: IRAUNGITZE DATA Elikagai gehienetan gertatzen den bezala, elikagaien higieneari buruzko Europako araudi horizontalak arautzen du jogurtaren datei buruzko etiketatua. Araudi horren arabera, elikagai-industriek erabaki beharko dute zein data-mota den egokiena produktu bakoitzean, bai eta denbora-muga ere. MERKATURA EGOKITZEA…

14 apirila, 2014Details