2013ko Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunari buruzko Inkestaren arabera:

  • Gizonen artean JARDUERA FISIKOAREN praktika handitu da, baina ez emakumeen artean. Sedentariotzat jarduera fisiko osasungarririk egiten ez duen pertsona hartuta, 2007an gizonen %32 eta emakumeen %35 ziren sedentarioak; oraindik halakoak dira 2013an gizonen %27 eta emakumeen %34.
  • 2002tik eta 2007ra artean handitu ondoren, egonkortu egin da OBESITATEAren prebalentzia EAEn (%14 gizonen artean eta %12 emakumeen artean). Desberdintasun sozioekonomikoak bi sexuetan oso garrantzitsuak dira obesitatearen prebalentzian, eta handiagoak emakumeen artean.

Bestalde:

  • EDARI ALKOHOLDUNAK kontsumitu ohi dituzten pertsonen proportzioak gora egin du. Gizonen %59 eta emakumeen %30 ohiko edaleak ziren (bai 2002an bai 2007an), baina orain gizonen %63 eta emakumeen %38 dira. Nolanahi ere, emakumeen egoera gizonena baino nabarmen hobea da. Epe luzera osasun-arazoak eragiteko arrisku handia duen alkohol-kontsumoaren prebalentzia, 2013an, %25ekoa da gizonen artean eta %15ekoa emakumeen artean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Osasunari buruzko Inkestaren aurkezpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment