“Yohimbe” landarea antzeman dute zenbait elikagai osagarritan. Landare horrek “Yohimbina” izeneko printzipio aktiboa dauka, eta printzipio horrek albo-ondorio hauek izan ditzake:

Nerbio-sistema zentralaren nahasmendua, suminkortasuna, insomnioa, urduritasuna, dardara, bertigoa, migraina, sabeleko nahasmendua zein gorakoa, beherakoa, gorabehera kardiobaskularrak eta takikardia.

Yohimbinak honako hauekin izan dezake elkarreragina:

  • Klonidina eta hipertentsioa sendatzeko beste sendagai batzuk.

Nola jakin dezaket nik hartzen dudan elikagai osagarriak osagai hori duen?

Produktuaren etiketan izen hauek izan ditzake osagai horrek:

  • 11-hydroxy Yohimbine
  • Alpha Yohimbine HCl
  • Coryanthe Yohimbe
  • Corynanthe Johimbe
  • Corynanthe johimbi
  • Corynanthe yohimbi
  • Johimbi
  • Pausinystalia
  • Yohimbe
  • Pausinystalia johimbe
  • Yohimbehe
  • Yohimbehe Cortex
  • Yohimbine
  • Yohimbine HCl
  • Yohimbinum Muriaticum

Zer egin behar dut?

Osakidetzak honako hau gomendatu du bere informazio-oharraren bidez:

  1. Ez kontsumitzea yohimbe osagaia duen elikagai osagarririk edo dietetikorik.
  2. Oro har, ez eskuratzea ziurrak ez diren merkaturatze-bideetako produkturik.
  3. Medikuari kontsulta egitea elikagai osagarriei buruz.

Osakidetzaren informazio oharra: Yohimbina

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment