AESANek jakinarazi du etiketan jakinarazi gabeko kakahuete-aztarnak antzeman dituztela Poloniako Bergen markako bi gaileta motatan. Beraz, produktu horrek arazoak eragin ditzake soilik fruitu lehorrek eragindako alergia jasaten duten pertsonen artean.

Tartean dauden produktuen zerrenda:

BERGEN marka, gailetak: Original DIGESTIVE cookies 200g

Sorta: L2130742 eta iraungitze-data: 14.02.14

BERGEN marka, SMILE Cookies- 135 g

Sorta: L 130742 eta iraungitze-data: 14.02.14

Ondorioz, honako neurri hauek hartu dira:

  • Gertatutakoaren BERRI EMATEA autonomia-erkidegoetako agintaritza eskudunei, Elikaduraren Alerta Sare Nazionalaren (SCIRI) bidez.
  • Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemaren (RASFF) bidez BERRIA EMATEA, produktua zabaldu duten herrialdeei ere gertatutakoa azaltzeko.
  • Fruitu lehor horrek eragindako alergia jasaten duten kontsumitzaileei, arestian aipatutako produktua etxean badute, GOMENDATZEA produktuok ez kontsumitzea.

Halaber, azaldu dute produktu horiek kontsumitzeak ez dakarrela inolako arriskurik gainerako kontsumitzaileentzat.

AESAN jakinarazpena: Etiketan jakinarazi gabeko kakahuete-aztarnak 13/10/11

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment