Zer da A(H7N9) birusa?

A(H7N9) gripearen H7 birusaren azpimota bat da. H7 birusa oso zabalduta dago, mundu osoan, mota guztietako hegaztien (etxekoak eta basatiak) artean. Beste alde batetik, H7N9 birusa, nagusiki, hegazti basatien artean atzeman izan da. Gizakien artean, ordea, orain arte inoiz ez da isolatu izan.

Zein da A(H7N9) birusaren eta animalien arteko harremana?

Garrantzitsua da aintzat hartzea H7 birusak eta birus horien azpimotak (esate baterako, H7N2, H7N6 eta H7N7) mundu osoko eskortetako hegaztietan identifikatu direla.

Gizakien artean infekzioak eragiten dituen birusa hegazti bizietan atzeman da, hain zuzen ere, gizakien arteko lehenengo kasuak aurkitu diren merkatuetako hegazti bizietan.

Aurretik jakinarazitako agerraldi bakarra 2008an gertatu zen, Koreako Errepublikan eta Mongolian. Bertan, H7N9 birus-azpimota hegazti basatietan isolatu zen.

Zein da gizakiak kutsatu dituen birusaren jatorria?

Infekzio-bidea ez da orain arte identifikatu, nahiz eta egiaztatu den Txinan kutsatutako batzuek eskortako hegaztiak ukitu zituztela.

Isolatutako birusaren azterketa genetikoak erakutsi du osagai batzuen jatorria hegaztietan dagoela; baina, gizakientzako infekzio-iturri zehatza oraindik ere ez da zehaztu.

Zer-nolako aldeak daude birus horren eta H5N1 Hegazti Gripearen birusaren artean?

Oro har, H7 birusaren azpimotak “patogenizitate txikiko" birustzat jotzen dira, eta batzuetan sintoma arinak eragiten dituzte etxeko hegaztien artean.H7N9 birus honekin kutsatutako gizaki gaixoetan isolatutako birusen azterketa genetikoak ere patogenizitate txikiko ezaugarri genetiko bera erakutsi du. Patogenizitate txikiko birus mota hau hegaztietan atzematea oso zaila da; izan ere, sarritan, ez dago begi-bistako sintomarik. H5N1 Hegazti Gripearen birusak patogenizitate handia du, ikusteko moduko sintomak eragiten ditu hegaztietan eta hilkortasun-tasa handia du horien artean.

Beste alde batetik, aintzat hartu behar da patogenizitate txikiko H7 birus batzuk patogenizitate handiko birus bihur daitezkeela. Hori gertatu zen Kanadan (2004), Txilen (2002) eta Europako zenbait herrialdetan.

Segurua al da hegazti-haragia kontsumitzea?

Gripearen birusak ez dira transmititzenondo kuzinatutako elikagaien bidez. Gripearen birusak indargabetu egiten dira kuzinatze-prozesuetako ohiko tenperaturetan, eta segurua da eskortako hegaztien zein ehizakien haragia jatea, betiere behar bezala prestatu eta kuzinatu bada. Elikagaiak modu egokian prestatzeko, beharrezkoa da eskuak garbitzea elikagaiak manipulatu aurretik eta ostean. Halaber, sukaldeko higieneari dagozkion ohiko neurriak hartu behar dira.

Bibliografia

Frequently Asked Questions on influenza A(H7N9) virus
Alerta y Respuesta Mundiales (GAR)–OMS-
Frequently Asked Questions on human infection with influenza A(H7N9) virus, China
RKI zuhumanenErkrankungsfällenmit Influenza A(H7N9) in China
Severe respiratory disease associated with a novel influenza A virus, A(H7N9) – China

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment