Oilo erruleen ustiategi batean ezohiko heriotza-tasa (animalien % 1) atzeman eta analisien bidez egiaztatu ostean, Patogenotasun Eskaseko Hegazti-gripearen foku bat jakinarazi dute Lleidan.

Gaur arte, honako hauek atzeman dira:

  • Zaintza eremutik kanpo hurbileneko ustiategian egindako analisiek emaitza negatiboa eman dute.
  • Ez da atzeman pertsonaren bat kaltetuta egon daitekeela adierazten duen kasurik, ez eta ustiategian bertan edo ustiategitik kanpo animaliekin kontaktuan izan diren pertsonen artean ere (ustiategiko langileak, albaitariak eta abar…).
  • Albaitaritza Zerbitzuak dagokion inkesta epidemiologikoa egiten ari dira, jakitearren zein izan daitekeen fokuaren jatorria; baina, orain arte ezin izan dute zehaztu.

Hartutako neurriak:

  • Hiltzea: Hegaztiak hil eta baimendutako planta batean suntsitu dituzte.
  • Jakinaraztea: Fokuaren berri eman zaie ofizialki Europako Batzordeko albaitaritza Zerbitzuei, Animalien Osasunerako Mundu Erakundeari (OIE), autonomia erkidegoei eta sektoreko erakundeei.
  • Instalazioak desinfektatzea.
  • Zaintzea: Kilometro bateko perimetroa ezarri da, eta bertan zaintza aktiboa gauzatuko da datozen 30 egunetan, prebentzio-neurriak ofizialki baliogabetzen diren bitartean.

MAGRAMAren jakinarazpena: Patogenotasun Eskaseko fokua Katalunian
ACSAren jakinarazpena

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment