Aztertutako 619 laginetatik, 3 (lagin guztien % 0,65) besterik ez ziren izan "ez ados": toreaketa-zezenen gibelaren bi lagin, kortikoideen edukia zela eta (substantzia horiek animalia-mota horrek giltzaduretan izaten dituen arazoak tratatzeko erabiltzen dira); eta ardi-gibelaren lagin bat, gainditu egin baitzuen kadmioarentzat ezarritako LMRa.

Bi kasuotan jarduketa-neurri egokiak hartu ziren.

"…substantzia farmakologikoki aktiboen erabilera egokia da; beraz, atzemandako kasu positiboen eragina txikia izan da, 2012. urtean, EAEn".

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan animalia-jatorriko hondakinak Ikertzeko Planaren Ebaluazioa 2012 lanaren emaitzak. Orain dela gutxi argitaratu da Osakidetzaren web orrian.

Plana urtero egiten da 1990az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoan. Helburua da substantzia farmakologikoki aktiboen legez kanpoko edo behar ez bezalako erabilera gainbegiratzea eta kontrolatzea, eta beste horrenbeste egitea animalia-jatorriko produktuetan (haragiak eta eratorriak) dauden kutsatzaileekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan animalia-jatorriko hondakinak Ikertzeko Planaren Ebaluazioa 2012 – Osakidetza 2013

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment