EFSAren adituek ezin izan dute egiaztatu “hazte-garaiko esnea” dieta orekatua baino onuragarriagoa denik urtebete eta hiru urte bitarteko umeentzat.

Horixe da, hain zuzen ere,Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion zientzia-irizpenaren ondorioetako bat. Zientzia-irizpen horretan bularreko haurtxoen eta ume txikien nutrizio-beharra eta ingesta dietetikoaren beharra aztertu ziren.

Oharra: Ondorio hau ez dagokie 0 eta 1 urte bitarteko umeentzako esne-formulei.

Amagandiko edoskitzea da umea elikatzeko modurik naturalena. OMEk gomendatzen du haurtxoei amaren esnea besterik ez ematea bizitzako lehenengo sei hilabeteetan, eta esne hori ematen jarraitzea, elikadura osagarriarekin batera, gutxienez bi urte bete arte. Horrela elikatzen diren haurtxoek hazkunde, garapen eta osasun ezin hobeak izaten dituzte.

Nolanahi ere, elikadura mota horri eustea ezinezkoa bada, amaren esnearen ordezkoak bereziki egokituak daude eta beharrezko nutrienteak ematen dituzte, haurtxoen nutrizio eta garapen egokiak bermatzeko.

Hazte-garaiko esnea 1 eta 3 urte bitarteko umeentzat: EFSAren emaitzak

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment