Madrilgo Complutense unibertsitateak eta AESANek eginiko azterlan batean (Ortega eta Col, 2011) erakutsi zen…

Espainian 9,8 g gatz kontsumitzen direla pertsona eta eguneko, eta kopuru hori urrun dago OMEk gomendatutako 5 gramoetatik.

Gatz kontsumoa OMEk gomendatutako mailetaraino murrizteak garuneko hodietako 20.000 istripu eta bihotzeko 30.000 arazo ekidin ditzake, urtean, Espainian.

Ezagutzen al ditugu gure dietetan gatza murrizteak dakartzan onurak? Galdera horri erantzun nahi dio EUFICen webgunean jasotako nazioarteko azken azterlanak. Bertatik, datu hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Azterlaneko herrialde guztietan (Alemania, Austria, AEB, Hungaria, India, Txina, Brasil eta Hegoafrika) gainditu ziren gomendatutako gatz kopuruak (5 g gatz/egun).
  • Gatz kopuru handiena, neurri handi batean, etxean prestatutako elikagaietan zegoen (gatz asko zuten elikagaiak, prestatzean gehitutako gatza eta mahaian gehitutako gatza).
  • Inkesta egin zutenen erdiak baino gehiagok uste zuen gatz-ekarpen handiena jatekoa prestatu bitartean gehitutako gatz kopurutik zetorrela; baina, azterketa zehatzago batek erakutsi du gatz kopuru handiena gatz askoko elikagaiak kontsumitzean hartzen dela.
  • Inkesta egin zuten gehienek ez zituzten gatzaren kontsumoari buruzko aholkuak ezagutzen, baina bazekiten euren dietetan gatza murrizteak zein onura dituen.
  • Euren dietetan gatza murrizteaz nork arduratu behar duen galdetuta, gehienek euren burua nabarmendu zuten; ondoren, elikagaien industria, jatetxeak eta supermerkatuak aipatu zituzten.
  • Medikuak (doktoreak eta dietista-nutrizionistak) eta elikagaien etiketatzea identifikatu ziren kontsumitzaileek gatz murrizketari buruzko informazioa jasotzeko bide gogokoenak bezala. Bestalde, telebista eta Internet nabarmendu zituzten informazio mota hori jasotzeko komunikabide garrantzitsuenak bezala.

Oharra: gatza murrizteari buruzko azterlana – EUFIC – (ingelesez)
Jatorrizko azterlana Newson R.S, Emadfa I, Biro Gy, eta al. (2013). Barriers for progress in salt reduction in the general population. An international study. Appetite 23: 71C: 22-31. DOI: 10. 1016/j. appet. 2013.07.003.

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment