Ingurumenean (lurzorua, hautsa, ureztatzeko ura…), zenbaitetan, frutak eta barazkiak kutsa ditzaketen mikroorganismo patogenoak eta osagai kimikoak egon daitezke.

AESANek “frutak eta barazkiak beti seguruak” izeneko triptikoa kaleratu du, produktu horien kontsumoa askoz ere seguruagoa egiteko zenbait aholku laburrekin batera. Honako aholku hauek nabarmendu nahi ditugu:

  • Etxera eramatean, ez jarri frutak eta barazkiak haragi, arrain, itsaski eta garbiketa produktuen ondoan.
  • Garbitu kanilako ur txorrotaren azpian, nahiz eta ondoren zuritzeko asmoa izan; horrela, saihestu egingo duzu kutsadura aiztoaren bidez elikagaira igarotzea.
  • Manipulatu beti frutak eta barazkiak beste elikagai batzuetatik aldenduta, eta kontu berazia izan gordin kontsumitzekoak direnean.
  • Garbitu eskuak elikagaiak prestatu baino lehen eta ondoren.
  • Gogoratu: belar usaintsuak (perrexila, albaka…) eta hazien kimuak (soja) frutak eta barazkiak bezalaxe garbitu behar dituzu.
  • Oro har, gorde itzazu hozkailuan frutak eta barazkiak. Hozkailu barruan, kuzinatutako eta gordin dauden gainerako elikagaietatik aldenduta jarri behar dira, eta kaxa handietan biltegiratuta; hau da, horren hotzak ez diren lekuetan.

Triptikoan beste zenbait aholku osagarri aurkituko ditugu, aipatu produktuak erosteko, etxean manipulatzeko, kuzinatzeko eta garbitzeko.

Fruta eta barazkien kontsumoari buruzko triptikoa
Sukaldeko higieneari buruzko aholkuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment