Frantsesak (emakumeak zein gizonak) eta belgikarrak dira gehiegizko pisu/obesitate gutxien duten europarrak. Maltako gizonak eta Letoniako emakumeak, berriz, Europan proportzionalki gehiegizko pisu/obesitate gehien dutenak dira.

Horiek dira EUROSTATeko azken txosten estatistikotik ateratako erreferentziak. Bertan, gainera, datu hauek aurki ditzakegu:

GEHIEGIZKO PISUA/OBESITATEA

Europako emakumeen % 37,2k – % 53,6k eta gizonen % 51,0k – % 69,3k obesitatea/gehiegizko pisua dute (15 urtetik gorako pertsonei buruzko datuak, 2008koak).

EGUNEROKO BARAZKI KONTSUMOA

Europan, eguneroko batez besteko barazki-kontsumoa Maltako % 50,8tik Belgikako % 85,2ra bitartekoa da. Bestalde, eguneroko fruta-kontsumo altuena Eslovenian dute (% 74,7) eta baxuena Bulgarian (% 45,2).

JARDUERA FISIKOA

Eguneroko jarduera fisikoko tasei dagokienez, fisikoki aktiboki dauden gizonen proportzio handiena Txekiar Errepublikan eta Letonian dago (% 70etik gora), eta proportzio txikiena Maltan (% 28,2). Emakumeei dagokienez, greziarrak izan ziren aktiboenak (% 60 baino gehiago) eta jarduera gutxien egiten zutenak Maltan zeuden (% 18,2).

Gehiegizko pisua eta obesitatea osasun publikoko arazo larriak dira, eta hainbat gaixotasun kroniko pairatzeko arriskua nabarmen areagotzen dute; besteak beste, gaixotasun kardiobaskularrak, 2. motako diabetesa, hipertentsioa, bihotzeko gaixotasun koronarioak eta hainbat minbizi mota. Heriotza-tasak ere larriki egin du gora, ez soilik obesitatea duten pertsonen artean, baita gehiegizko pisua dutenen artean ere.

EUROSTAT 2013. Gehiegizko pisuari eta obesitateari buruzko estatistikak

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment