Jendeak produktu kimikoen inguruan duen pertzepzioari buruzko Eurobarometroaren arabera, elikagaietan produktu horien presentziak sorrarazten du mesfidantzarik handiena.

Kontsumitzeko ondasunen artean, produktu kimikoei dagokienez, elikagaietan jartzen da arreta handiena; jarraian, kosmetikoetan edo edertasun-produktuetan, jostailuetan eta garbiketa-produktuetan. Azken hiru horiek inkestatuen erdiak baino gehiagok aipatu dituzte (% 59, % 56 eta % 53 hurrenez hurren).

Hala ere, europarren % 61ek uste dute produktu kimikoak orain seguruagoak direla duela 10 urte baino.

Eurobarometroa- Produktu kimikoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment