Erleak dira polinizatzailerik emankorrenak. Basa-erleen ia 2.000 espezie daude EBn. Erle-espezierik ezagunena mendebaldeko erlea da (Apis mellifera), hots, eztia eta erlauntzeko beste produktu batzuk ekoizteko xedez erlezaintzan erabiltzen den espezie etxekotua.
Polinizatzaileek gutxi gorabehera 15 bilioi euroko irabaziak sortzen dituzte Europako nekazaritzarako


Zer dira Polinizitzaileak?
Animalia polinizatzaileek polena transferitzen dute (gameto arrak) loreen atal eme eta arren artean, eta, horri esker, landareak ugaldu egiten dira.
Europan, polinizatzaileak nagusiki intsektuak dira; bereziki, erleak eta euli-espezie batzuk, baina baita tximeletak, sitsak, kakalardo batzuk eta beste intsektu hegalari batzuk ere.
Zergatik da hain garrantzitsua espezie polinizatzaileen aniztasuna?
Hala basa-erleen espezieak nola erle etxekotuenak behar-beharrezkoak dira guk elikagaiak izan ditzagun, landareei ugaltzeko bide ematen dietelako.
Zenbat eta espezie polinizatzaile gehiago eta espezie bakoitzeko intsektu gehiago izan, orduan eta hobea eta eraginkorragoa izango da polinizazioa. Horregatik da hain garrantzitsua bai polinizatzaileen kopurua bai espezieen kopurua; izan ere, beste espezie baten gabeziak estal ditzakete, hura ondo polinizatzeko gai ez bada.
Uzta askotarako, polinizazioak sorrarazten ditu merkatuan dagoen produktuaren diru-sarreren erdiak

Bost basalandare-espezietik eta bost uztatik lau, animalia polinizatzaileen mende daude (hegaztiak, intsektu hegalariak…)

Zergatik egin du behera erle kopuruak?
Azken 10-15 urte hauetan, erlezainek nabaritu dute erle kopuruan ohiz kanpoko beherakada gertatu dela eta erlauntzak galdu direla, bereziki Mendebaldeko Europako herrialdeetan, hala nola Frantzian, Belgikan, Suitzan, Alemanian, Erresuma Batuan, Herbehereetan, Italian eta Espainian.
Gaur egungo zientzia-ikerlanen arabera, polinizatzaileen beherakada ez du faktore bakar batek eragin, baizik eta elkarrekin konbinatuta lan egiten duten hainbat faktorek. Faktore horiek efektu sinergiko bat sortzen dute, eta horrek izugarrizko presioa eragiten du polinizatzaileen gainean.
Hauek dira faktore nagusiak: lurraren erabileran izan den aldaketa, nekazaritza estentsiboa eta plagiziden erabilera, ingurumeneko kutsadura, espezie exotiko inbaditzaileak (Asiako liztorra), patogenoak eta klima-aldaketa.
Zer neurri hartu dira horri aurre egiteko?
Erlezaintza babesteko neurriak
Erlezaintzaren sektorea sustatzen ari dira erlezaintza-programa nazionalen eta landa garatzeko neurrien bitartez (216 milioi euro inguru gastatuko dira erlezaintza-programa nazionaletan EBko 28 estatu kideetan 2017tik 2019ra)
Ikerketa
EBk erleen osasunari buruzko zenbait ikerketa-proiektu babestu ditu, tartean polinizatzaileak ikertzeko proiektu bat.
Kontrol handiagoa pestiziden inguruan
Produktu fitosanitarioei buruzko gaur egungo legeriak argi eta garbi adierazten du erleentzat seguruak baldin badira baino ezingo direla onartu produktuotan erabiltzen diren materia aktiboak.
Duela gutxiko ikerketek erakutsi dute intsektizida jakin batzuk (3 neonikotinoide eta fipronila) arriskutsuak direla erleentzat, eta, horren ondorioz, nabarmen gutxiagotu da haien erabilera.
Zaintza
Zenbait programa daude erlauntzen osasuna monitorizatzeko proiektuekin bat egin nahi duten herrialdeak zaintzeko eta haiei laguntzeko.