Elikagaien kontsumoak % 0,3 egin du gora, eta batez bestekoa 662,39 kg/litro da pertsonako. Horixe da MAGRAMAren “La alimentación mes a mes” txosteneko datuetako bat.

Txosten horretan 2012ko irailetik 2013ko abuztura bitarteko datuak bildu dira.

Gainera, txosten horretan, honako hauei buruzko datuak aurki ditzakegu:

PREZIOAK

Elikagaien batez besteko prezioa % 1,5 garestitu da, eta, ondorioz, Espainiako etxeetan % 1,8 gehiago gastatzen da.

GEHIEN KONTSUMITZEN DIREN ELIKAGAIAK

Elikagai hauen bolumenean igoera antzeman da: azukrea (% 6,5), lekaleak (% 4,3), ogia (% 2,8) eta arrautzak (% 2,8). Halaber, esnea ere zertxobait gehiago kontsumitzen da (% 0,4), baina neurri berean egin du behera esnekien kontsumoak (% -0,4).

HARAGIA ETA ARRAINA

Haragi freskoaren kontsumoa egonkortu egin da, oilaskoaren eta txerriaren kontsumoak gora egin baitu zertxobait, % 0,4 eta % 0,6 hurrenez hurren. Horri esker, orekatu egiten da behi-haragiaren eta ardi- zein ahuntz-haragiaren kontsumoaren beherakada (% -4,3 eta % -6,8 hurrenez hurren).

Egonkor mantentzen da, halaber, kontsumitutako arrain-bolumena: % 0,1 egin du gora, arrain freskoaren kontsumoak ere gora egin baitu (% 1,3), eta horrekin orekatu egiten da arrain izoztuaren kontsumoaren beherakada (% -4,4).

ZEIN ELIKAGAI KONTSUMITZEN DA GUTXIAGO?

Olioaren erabateko kontsumoak % 3,0 egin du behera. Oliba-olioak egin du gehien behera (% -7,5); ekilore-olioa, berriz, % 6,9 gehiago kontsumitzen da.

Fruta freskoaren bolumenak % 1,4 egin du behera etxeetan. Batez ere, udare (% -17,3), mandarina (% -5,4) eta sagar (% -7,0) gutxiago kontsumitzen dira.

Elikagaien kontsumoari buruzko datuak 2013-2013 MAGRAMA

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment