Elikagai-osagarriak elikagai produktuak dira, eta euren xedea da ohiko elikadura osatzea. Horiek oinarrian elikagaien edota beste substantzia batzuen iturri kontzentratuak dituzte.Bitaminak, mineralak, aminoazidoak, gantz azidoak eta beste substantzia batzuk izan daitezke, eta horiek modu askotan merkaturatzen dira: pilula, konprimitu, kapsula, likido …

Gure gorputzak behar bezala funtziona dezan, nutriente bakoitzeko kopuru jakin bat besterik ez dugu behar. Kopuru hori gaindituz gero, nutrienteek ez dute onurarik ekartzen. Are gehiago, horietako batzuek kontrako ondorioak ere sor ditzakete, baita kalteak eragin ere.

Gainera, kontuan izan behar dugu osagarriek ez dutela ordezkatzen dieta osasuntsua eta orekatua. Bestalde, zenbait pertsonak euren bizitzako une jakin batzuetan dieta osatzeko beharra dute, esate baterako, haurdun dauden emakumeek edota botika jakin batzuk hartzen dituzten pertsonek.

Haurdunaldia

Aholkatzen da azido folikoa hartzea sorkuntza baino lehen eta hori hartzen jarraitzeahaurdunaldiko lehen 12 asteetan. Azido foliko ekarpen horrek murriztu egin dezake jaiotzean haurrak hodi neuralean akatsa izateko arriskua, esate baterako, arantza zatibitua izatea. Nazio eta erkidego mailako estrategi eta programetan gomendatzen diren osagarriei buruzko politikak bat datoz honetan: 0,4 mg/egun azido foliko aholkatzen dute emakume osasuntsuentzat eta 4 mg/egun soilik aurrekariak dituzten emakumeentzat.

Zenbait gomendio

  • Kontsumitzaileek arreta berezia jarri behar dute etiketa irakurtzean, egiaztatze aldera kasuan kasuko osagarria eurentzat egokia dela.
  • Dieta osasuntsua eta orekatua egin behar da.
  • Saihestu egin behar da askotariko dosiak hartzea, betiere gomendatutako eguneko kopuruak gainditzen dituztenean (CDR).
  • Zalantzarik izanez gero, aholkua eskatu behar zaio dietista nutrizionistaren bati edo medikuren bati osagarri dietetikoa hautatu baino lehen.

Elikagai-osagarriak:nork behar ditu eta noiz? EUFIC

Berezi@. Elikagai-osagarriak. ELIKA

Iodoa eta azido folikoa oinarrian dituzten osagarriak haurdunaldian eta edoskitzaroan:laburpena eta gomendioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment