Elikagai-gehigarri honen gaineko azterketen emaitzak bildu egiten du EFSAren txosten hau. Berrikuzitako azterlan gehienetan honako emaitsak aurkitu dira:

  • Ez dago toxikotasun akuturik edo azpikronikorik animalietan, ez eta aspartamo-dosi altuak eman ostean ere. Gizakiei dagokienez, 27 astetan dosi altua eman zaien pertsonen artean ere ez da gertatzen eragin kaltegarri garrantzitsurik.
  • Ez dago inolako ebidentziarik aspartamoa genotoxikoa dela dioenik, ez in vitron (aktibazio metabolikoarekin edo aktibazio metabolikorik gabe) ez in vivon. Noizean behin emaitza positiboak eman dira, baina emaitza horiek inoiz gutxitan gertatzen dira eta ez dira kezkatzeko arrazoi.
  • Oro har, toxikotasun kronikoari buruzko azterlanen arabera, animalia esperimentalen artean ez dago eragin kartzinogenorik aspartamoaren ondorioz; baina, ohiko azterlan guztiak daude nolabait mugatuta.
  • Aspartamoaren eragin kartzinogenoei buruzko kezkaren ardatza maskuriko eta burmuineko tumoreak izan dira.
  • Azterlan epidemiologiko batek baino ez ditu aztertu ugalketa-eraginak gizakietan aspartamoa erabiltzeagatik. Azterlan honetan garaia baino lehenagoko erditzeak aztertu ziren, bai eta horri dagokionez, edari "Light"en kontsumoaren eraginak ere. Atzeman zen edari ez karbonatuak maiz edaten dituzten emakumeen artean garaia baino lehenago erditzeko arriskua handiagoa dela. Azterlan horrek ez zuen zuzenean jorratu aspartamoa.
  • Zaurgarriak izan daitezkeen taldeei dagokienez, azpimarratzekoa da herritarren artean fenilzetonurikoek (fenilalanina hidroxilasaren jardueraren gabezia genetikoa dute) osatzen dutela zaurgarria izan daitekeen azpitalde ezaguna eta ongi karakterizatua. Pertsona horiek murriztu egin behar dute aspartamoaren ingesta. Aspartamoa duten produktuek hori jakinarazteko etiketak eraman behar dituzte.

Ez dago ebidentziarik aspartamoaren eragin kaltegarriei buruz, ez banakako osasuntsuen ez zaurgarriak izan daitezkeen pertsonen artean, erabilera-baldintza arruntetan. Hala ere, fenilzetonurikoek mugatu egin behar dute aspartamoaren ingesta, osasuna dela eta.

Oharra: Honako datu hauek orain arte kaleratutako txostenen araberakoa da.

Dokumentua

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment