Europako hainbat albaitarik, medikuk eta dentistek “erraz betetzeko" aholkuak idatzi dituzte, bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia har ez dezaten, eta, horrela, gure zein ondorengo belaunaldikoen osasuna zaindu dezagun.

Jakitun izan behar dugu denon zeregina dela sendagai horiek etorkizunean eraginkorrak izan daitezen laguntzea eta ziurtatzea.

Horretarako, honako aholku hauek hartu behar ditugu aintzat:

“Antibiotikoak ez dira beti irtenbidea"

Infekzio askok (gripea, katarroa, etab.) ez diete erantzuten antibiotikoei; beraz, antibiotikoak erabiltzea kaltegarria ere izan liteke.

“Zaindu zure familia eta mantendu zure maskotak osasuntsu”

Ez eman familiakoei beste tratamendu batzuetatik sobera geratu den antibiotikorik. Iraungita egon daitezke edo baliteke dagoeneko eraginkorrak ez izatea. Ez eman animaliei gizakientzako antibiotikorik.

“Garbitu eskuak maiz”

Normalean eskuen bidez hedatzen dira germenak. Hortaz, eskuak egoki garbitzea da infekzioen aurka borrokatzeko baliabiderik onena. Garbitu eskuak arreta handiz elikagai prestatu behar dituzuenean, batik bat zure maskota garbitu edo harekin jolastu ostean.

“Batzuetan jakin egin behar da zein antibiotiko behar den"

Zure medikuak, dentistak edo albaitariak batzuetan analisiak egin behar izaten dituzte, jakiteko zein den antibiotikotik egokiena, zure edo zure maskota/animaliaren gaitza tratatze aldera.

“Bete osasunaren arloko profesionalek gomendatutako dosiak eta hartualdiak"

Bete itzazu profesionalen gomendioak, baita hobeto sentitzen hasten zarenean ere. Zu edo tratamendua jasotzen duten animaliek hobeto senti zaitezkete lehenengo dosiak hartuta, nahiz eta bakterioa ez den erabat desagertu. Tratamendu bertan behera uzten baduzu, bakterioak berriz gaixotu ahal zaitu edo bakterioa sendoago izan daiteke (erabili den antibiotikoarekiko erresistentzia).

“Galdetu zure mediku, dentista edo albaitariari”

Ez izan zalantzarik, eurak dira gai horretan adituak.

FVE-CPME-CEJren adierazpen bateratua

Aholkuen liburuxka: “Health professionals care for animals and people”

Zer da Antibiotikoekiko Erresistentzia?

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment