Apirilaren 8tik 14ra ospatuko da Alergiaren Munduko Astea. Aurtengo leloa honako hau izango da: “Elikagaiekiko alergiak, handituz doan Osasun Publikoko arazoa”.

Alergiaren Mundu Erakundeak (WAO) sustatzen duen aste horren xedea da agerian jartzea patologia horren garrantzia, honako hauek aintzat hartuta:

  • Munduan 220-250milioi pertsonak izan dezakete elikagaiekiko alergiaren bat.
  • Elikagaiekiko alergiak eragina handia dauka gaixoen bizitza-kalitatean, batik bat umeen kasuan.
  • Elikagaiekiko alergiak inpaktu sozio-ekonomiko handia dauka.
  • Zenbatetsi da elikagaiekiko alergien intzidentzia handiagoa dela umeetan (% 5-8) helduetan (% 1-2).
  • Fruitu lehorrak, frutak eta itsaskia izaten dira alergien iturri nagusiak helduen artean. 0 eta 2 urte bitarteko umeen artean, berriz, esneak, arrautzek eta arrainak eragiten dituzte arazo gehien.

WAO – Word Allergy Week
Espainiako Alergiologia eta Immunologia Klinikoaren Elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment