Arrautzen iraungitze-data eta lehentasunezko kontsumo-data: patogenoak ugaritzea

EFSAk argitaratutako zientzia-iritziaren helburua izan da aztertzea zer-nolako arriskua eragiten duen osasun publikorako arrautzaren patogenoak ugaritzeak eta arrautza bera hondatzeak, biltegiratze-denboraren eta -baldintzen arabera. Horretarako, Salmonella enteritidis hartu da erreferentzia gisa, hori baita patogeno garrantzitsuena. Bada, honako emaitza hauek lortu dira: Zenbat eta denbora gehiago biltegiratuta, hainbat eta arrisku handiagoa (arrautza ondo kuzinatu den kasuetan…