Euskal etxeetako gastuaren % 14 elikadurara bideratzen da

2013an euskal etxeetan elikaduran, batez beste, 4.636 euro gastatu ziren. Zenbateko hori urteko gastuaren % 14,2 da. Elikadura eta alkoholik gabeko edariak arloan eginiko gastua % 2,1 areagotu da 2012aren aldean; baina, 2006. urtean baino % 0,6 gutxiago da. Bigarren gastu handiena da, etxebizitzari, urari, elektrizitateari, gasari eta bestelako erregaiei dagokien gastuaren ondoren. Horiek guztiek…