Hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoko animalia-jatorriko elikagaietan

Aztertutako 619 laginetatik, 3 (lagin guztien % 0,65) besterik ez ziren izan "ez ados": toreaketa-zezenen gibelaren bi lagin, kortikoideen edukia zela eta (substantzia horiek animalia-mota horrek giltzaduretan izaten dituen arazoak tratatzeko erabiltzen dira); eta ardi-gibelaren lagin bat, gainditu egin baitzuen kadmioarentzat ezarritako LMRa. Bi kasuotan jarduketa-neurri egokiak hartu ziren. "…substantzia farmakologikoki aktiboen erabilera egokia da;…