Elikagaiekiko alergiaren bat al duzu?

Lehenik eta behin, alergiak eta intolerantziak ezberdindu behar ditugu. (Klikatu esteka bakoitzean esanahia ikusteko). EUFICek elikagaiekiko alergien inguruko txosten bat egin berri du. Bertatik datu hauek azpimarratu nahi ditugu: Alergien prebalentzia Europan Informazio + Elikagaiekiko alergia klinikoki baieztatu zen ikerketetan, benetako alergiak zituzten pertsonen ehunekoa % 1 eta 5 bitartekoa izan zen. Gaixoaren adierazpenei jarraikiz,…