Europarren konfiantza txikiagoa da Elikagaien Segurtasun arloan

Lau kontsumitzailetik batek (% 24,6) eta txikizkako denden arduradunen % 17k uste dute elikagai asko ez direla seguruak. Estatu kideen artean alde handia dago Elikagaien Segurtasunaren inguruko pertzepzio horretan. Horixe da, hain zuzen ere, Europako kontsumitzaileen egoerari buruzko adierazleen bederatzigarren taulako aurkikuntzetako bat. Taula hori Europako Batzordeak argitaratu du duela gutxi. “Mesfidantza” horrek gora egin…

OHARRA: “Yohimbe” elikagai osagarrietan

“Yohimbe” landarea antzeman dute zenbait elikagai osagarritan. Landare horrek “Yohimbina” izeneko printzipio aktiboa dauka, eta printzipio horrek albo-ondorio hauek izan ditzake: Nerbio-sistema zentralaren nahasmendua, suminkortasuna, insomnioa, urduritasuna, dardara, bertigoa, migraina, sabeleko nahasmendua zein gorakoa, beherakoa, gorabehera kardiobaskularrak eta takikardia. Yohimbinak honako hauekin izan dezake elkarreragina: Klonidina eta hipertentsioa sendatzeko beste sendagai batzuk. Nola jakin dezaket…

OHARRA: Aitortu gabeko glutena kamimilan

AESANek jakinarazi du "COMPAÑÍA DE INDIAS"markako kamamilan sorta batean, aitortu gabeko glutena atzeman dela. Horren ondorioz, produktu horiek arazoa eragin dezakete, bakar-bakarrik, glutenari intolerantzia diotenei. Tartean dauden produktuak honako erkidego hauetan saldu dira: Euskal Herria Andaluzia Aragoi Balearrak Kanariar Uharteak Katalunian Gaztela eta Leon Galizia Madril Valentzia Kaltetutako produktuen zerrenda: Lote/partida 316040810805, lehentasunezko kontsumo data…

Frutak eta barazkiak kontsumitzeko aholkuak

Ingurumenean (lurzorua, hautsa, ureztatzeko ura…), zenbaitetan, frutak eta barazkiak kutsa ditzaketen mikroorganismo patogenoak eta osagai kimikoak egon daitezke. AESANek “frutak eta barazkiak beti seguruak” izeneko triptikoa kaleratu du, produktu horien kontsumoa askoz ere seguruagoa egiteko zenbait aholku laburrekin batera. Honako aholku hauek nabarmendu nahi ditugu: Etxera eramatean, ez jarri frutak eta barazkiak haragi, arrain, itsaski…

Nutrizioari, gehiegizko pisuari eta obesitateari buruzko Europako Estrategia aztergai

Pausu txikiak ematen ari dira norabide egokian, nahiz eta pausu horiek funtsezko aldaketarik ekarri ez (gehiegizko pisuaren eta obesitatearen mailak handiak dira oraindik ere Europan). Hau da Europako Batzordeak ezarritako estrategien inguruko ebaluazioaren ondorioetako bat, nutrizio-ohitura osasungarriak sustatzeko eta gehiegizko pisua eta obesitatea murrizteko. Ebaluazioak nabarmendu egiten du era horretako ekimen gehienen jomugan nutrizioa dagoela,…

Elikadura alergiei buruzko gomendioak udarako

Espainiako Alergologia eta Immunologia Klinikoko Sozietateak (SEAIC) gaixo alergikoek eta euren senideek udan kontuan hartu beharreko dekalogoa egin du. Gomendio horietako bi elikadura alergiei buruzkoak dira, izan ere, udan jatordu asko egiten direlako etxetik kanpo. Elikadura alergiei buruzko gomendioak udarako Etxetik kanpoko jatorduak Elikagaien ondoriozko erreakzio alergikoak udan areagotu daitezke “arreta falta handiago” baten ondorioz.…

Hobetu al da europarren osasuna azken urteotan?

Azken hamarkadetan oro har europarren osasuna nabarmenki hobetu bada ere, obesitatea eta diabetesa bezalako gaitzek joera kezkagarria islatzen dute Europa guztian. Osasun publikoaren alorrean asko aurreratu badugu ere, oraindik ere gauza asko dago egiteko bizimodu osasungarriak sustatzeko. Bestalde, osasun alorreko gastu murrizketaren eragina hurbiletik jarraitu beharko duguosasun adierazle batzuetan. Hauexek dira EUFICen web orrian jasotako…