Euskal prentsak Elikagaien Segurtasun arloko zein gai jorratu ditu gehien 2012. urtean? 13/02/26

ELIKAk eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza arloko Ikerketa Taldeak “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan” txostena egin dute 2012an Elikagaien Segurtasunari eman zaion estaldurari eta Euskadiko egunkarietan argitaratutako albiste-motari buruz. Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen 15 gai nagusiri buruzko albiste guztiak aztertu dira Euskadin argitaratzen diren 9 egunkarietan, bertsio inprimatu zein digitaletan. Honako hauek dira ondorioetako…

Aitortu gabeko zaldi-haragiaren presentzia behikietan (Kaneloiak)

MARMek jakinarazi du zaldien DNA atzeman dutela “La Cocinera" markako behi-haragiz egindako kaneloietan. Halaber, jakinarazi du etiketatuan iruzur egitea dela, ez duela eraginik produktuaren segurtasunean eta ez dela arriskutsua osasunarentzat. Ministerioak informazioa igorri die autonomia-erkidegoetako iruzurren arloko agintari eskudunei, neurri egokiak har ditzaten. Horrelako iruzurrak bilatzeko laginketak egiten jarraituko dute, Europako Batzordearen gomendioei jarraiki, behi-haragiz…

Europarren % 81ek elikagaien osagaiak egiaztatzen ditu, produktu kimikoen bila

Jendeak produktu kimikoen inguruan duen pertzepzioari buruzko Eurobarometroaren arabera, elikagaietan produktu horien presentziak sorrarazten du mesfidantzarik handiena. Kontsumitzeko ondasunen artean, produktu kimikoei dagokienez, elikagaietan jartzen da arreta handiena; jarraian, kosmetikoetan edo edertasun-produktuetan, jostailuetan eta garbiketa-produktuetan. Azken hiru horiek inkestatuen erdiak baino gehiagok aipatu dituzte (% 59, % 56 eta % 53 hurrenez hurren). Hala ere,…

Gora egin du fruta fresko eta pataten kontsumoak

2011ko abendutik 2012ko azarora bitarteko azken datuen arabera, elikagaien kontsumoak % 0,9 egin du gora eta gastuak neurri txikiagoan ( % 0,5), batez besteko prezioek % 0,4 behera egin baitute. Biztanle bakoitzeko gastua 1.461,98 eurokoa da eta kontsumoa 658,66 kilokoa. Horiexek dira Espainiako etxeetan Elikagai Kontsumoaren Panelak egindako azken eguneratzearen ondorioak, MAGRAMAk argitaratutakoak. Besteak beste,…