Hori da 2012an zehar fruta freskoaren etxeko kontsumoari buruz MAGRAMAk argitaratutako azterlanaren ondorioetako bat.

Beste datu batzuen artean, honako hauek dira nabarmentzekoak:

  • Iazko per capita kontsumoa 103,78 kilokoa izan zen pertsonako eta urteko. 2011n, berriz, 101,46 kilo izan ziren.
  • Laranja, platanoa, sagarra eta meloia dira Espainiako etxeetan presentzia handiena izan duten frutak.
  • Etxeetan elikadurara bideratutako aurrekontuaren % 9,19 fruta freskoa erosteko erabili zen. Batez bestekoa, pertsonako eta urteko, 134,89 eurokoa izan zen.
  • Autonomia-erkidegoka, 2012an Gaztela eta Leonen, Nafarroan eta Kantabrian kontsumitu zen fruta fresko gehien. Gutxien, berriz, Balear eta Kanariar uharteetan.
  • Fruta fresko gehien kontsumitzen dituztenen profila: pertsona helduak seme-alabarik gabeak; urtean, batez beste, 219,74 kilo/pertsona (+115,96 kilo/pertsona/urte gehiago batez besteko nazionala baino).
  • Fruta fresko gutxien kontsumitzen dituztenen profila: seme-alaba txikiak dituzten bikoteak eta adin ertaineko seme-alabak dituzten bikoteak; 55,18 kilo/pertsona/urte eta 66,8 kilo/pertsona/urte, hurrenez hurren.

Txostena: Fruten kontsumoa 2012an

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment