Azken hilabeteotan ikusi da gure kostaldean puxika- edo danbolin-arrain (Lagocephalus lagocephalus) batzuk agertu direla.

Arrain hori oso ezaguna da gure kostaldean; baina, 2014an areagotu egin dira arrain horren agerrerak Kantauri itsaso osoan.

Bereziki, arrantzale afizionatuei ohartarazi behar zaie erantsitako dokumentuetako argazkietan agertzen den arrainaren antzeko bat aurki dezaketela.

Hartutako prebentzio-neurriak

  • Kontrol-ikuskatzeak: ikuskaritza horiek areagotu egin dira arrantza-lonjetan eta arraina merkaturatzeko zirkuituetan.
  • Informazioa arrantzaren sektoreari: sektorea bera bereziki sentsibilizatuta dago, espezie horretako arrainak kontsumitzailearengana ez heltzeko.

Gomendioak

Bere toxikotasun handia dela eta, arrain hori EZIN DA KONTSUMITU.

Puxika-arrainari buruzko informazio-oharra – Osakidetza

Euskal uretan Lagocephalus lagocephalus arrainaren presentziari buruzko informazioa – Azti-Tecnalia

Utzi erantzuna

Zure e-posta ez da publikoa izango. * Derrigor bete beharrekoak

Garbitu formularioaPost comment