Aitortu gabeko zaldi-haragiaren presentzia behikietan (Kaneloiak)

MARMek jakinarazi du zaldien DNA atzeman dutela “La Cocinera" markako behi-haragiz egindako kaneloietan. Halaber, jakinarazi du etiketatuan iruzur egitea dela, ez duela eraginik produktuaren segurtasunean eta ez dela arriskutsua osasunarentzat. Ministerioak informazioa igorri die autonomia-erkidegoetako iruzurren arloko agintari eskudunei, neurri egokiak har ditzaten. Horrelako iruzurrak bilatzeko laginketak egiten jarraituko dute, Europako Batzordearen gomendioei jarraiki, behi-haragiz…

26 otsaila, 2013Details

Europarren % 81ek elikagaien osagaiak egiaztatzen ditu, produktu kimikoen bila

Jendeak produktu kimikoen inguruan duen pertzepzioari buruzko Eurobarometroaren arabera, elikagaietan produktu horien presentziak sorrarazten du mesfidantzarik handiena. Kontsumitzeko ondasunen artean, produktu kimikoei dagokienez, elikagaietan jartzen da arreta handiena; jarraian, kosmetikoetan edo edertasun-produktuetan, jostailuetan eta garbiketa-produktuetan. Azken hiru horiek inkestatuen erdiak baino gehiagok aipatu dituzte (% 59, % 56 eta % 53 hurrenez hurren). Hala ere,…

7 otsaila, 2013Details

Gora egin du fruta fresko eta pataten kontsumoak

2011ko abendutik 2012ko azarora bitarteko azken datuen arabera, elikagaien kontsumoak % 0,9 egin du gora eta gastuak neurri txikiagoan ( % 0,5), batez besteko prezioek % 0,4 behera egin baitute. Biztanle bakoitzeko gastua 1.461,98 eurokoa da eta kontsumoa 658,66 kilokoa. Horiexek dira Espainiako etxeetan Elikagai Kontsumoaren Panelak egindako azken eguneratzearen ondorioak, MAGRAMAk argitaratutakoak. Besteak beste,…

6 otsaila, 2013Details

FAOren kanpaina berria, jatekoak alferrik galtzea ekiditeko 13/01/25

Kontsumitzaileek eta elikagaien txikizkako saltzaileek neurri sinpleak hartzea nahiko izan daiteke urtero hondatzen edo alferrik galtzen diren elikagaien kopurua (1.300 tona) murrizteko. Halaber, lagungarri izan daiteke etorkizun iraunkorrari forma emateko, "Pentsatu. Elikatu. Aurreztu” (Think.Eat.Save) kanpaina orokorrarekin bat. Hain zuzen ere, kanpaina hori antolatu da elikagaien hondakin-kopurua murrizteko. Eta Ingurumenerako Nazio Batuen Programak (PNUMA) eta FAOk…

25 urtarrila, 2013Details

Nutrizioa eta Obesitatea Aztertzeko Behatokia abiarazi dute

Gehiegizko pisua izatea osasun publikoaren arazo garrantzitsua da Espainian, helduen artean zein ume eta nerabeen artean. Helduen % 55ek gehiegizko pisua du, eta sei eta bederatzi urte bitarteko umeen % 45ek baino gehiagok obesitatea edo gehiegizko pisua dauka. Behatoki berriak zehatzago aztertuko du egoera eta gehiegizko pisuaren inguruko datu fidagarriak emango ditu. Horretarako, honako helburu…

22 urtarrila, 2013Details

Jatorrizko herrialdea da Espainiako arrain-kontsumitzaileentzako faktore garrantzitsuena

Kontsumitzaileek azterlan honetan baloratutako 4 faktoreetatik (jatorrizko herrialdea, lortzeko metodoa, kontserbatzeko metodoa eta salneurria) ”jatorrizko herrialdea” izan da kontsumitzaileei gehien eragin dien faktorea arrainak hautatzean. Hori da IRTAk nabarmendu duen ondorioetako bat, Espainiako kontsumitzaileen nahiak aztertzeko azterlan honen baitan. Halaber, kontsumitzen duten arraina hautatzean eragina izan duten zenbait faktoreren garrantzia erlatiboa azpimarratu da. Lortzeko zein…

14 urtarrila, 2013Details