“Txiki”-tzat jo dute zaldi-haragian egon daitekeen fenilbutazonaren presentziaren arriskua

EFSAk eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) Europa osoan hartutako laginen datuak ezagutu ostean, txikitzat jo dute behi-haragi gisa iruzurrez etiketatutako zaldi-haragian fenilbutazonaren presentziaren arriskua. Horretarako, datu hauek hartu dituzte aintzat: 30.000 pertsonatik 1ek izan ditzake ondorio kaltegarriak albaitaritza-sendagai honen aurrean. Europa osoan aztertutako laginen % 4,66k zaldi DNA zuen. Aztertutako zaldi-kanalen % 0,51 fenilbutazonarekin kutsatuta…

17 apirila, 2013Details

Iruzurrezko zaldi-haragiaren bila eginiko azterketen emaitzak 13/04/16

Aztertutako 189 laginetatik, % 4tan zegoen etiketan identifikatu gabeko zaldien DNA. Bestalde, ez da fenilbutazonarik atzeman eginiko 108 analitiketan. MAGRAMAk emaitza horiek igorri dizkio Europako Batzordeari, behi-haragi gisa etiketatutako produktuetan atzemandako iruzurrezko zaldi-haragiaren irismena zehazteko. Azterketa horiek bete egiten dute Europako Kontrolaren Plan Koordinatuak xedatutakoa (189 lagin aztertu dira, eta Batzordeak 150 ezartzen ditu). Emaitzek…

16 apirila, 2013Details

Gehiago, hobeto eta zoriontsuago bizitzeko aholkuak

"Guk geuk dugu geure osasunaren gaineko erantzukizun handiena". Mezu hori eman du Familiako eta Komunitateko Espainiako Medikuntza Elkarteak (semFYC). Horretarako eta bizimodu osasuntsuari jarraiki bizitzeko, orain dela gutxi "Diez puntos para vivir más, mejor y más feliz" lana argitaratu du. Elikadurari eta nutrizioari buruzko gomendioen artean, honako hauek aurkitu ditugu: Elikadurak baldintza hauek bete behar…

15 apirila, 2013Details

Batez beste 441 euro gastatzen ditugu, pertsona eta urteko, etxetik kanpo jaten

Hori da, hain zuzen ere, “2012ko errestaurazio-joeren analisi kualitatiboa, sektoreko operatzaileen pertzepzioaren arabera” azterlanak ematen duen datuetako bat. MAGRAMAk argitaratu du azterlan hori orain dela gutxi. Besteak beste, honako datu interesgarri hauek nabarmentzen ditugu: Azken bost urteotan balioan egon den elikagai-kontsumoa handitu egin da (+ % 13). Etxetik kanpo eginiko jatorduak % 4 murriztu dira…

12 apirila, 2013Details

Kontsumitzaileentzako informazioa A(H7N9) birusari buruz

Zer da A(H7N9) birusa? A(H7N9) gripearen H7 birusaren azpimota bat da. H7 birusa oso zabalduta dago, mundu osoan, mota guztietako hegaztien (etxekoak eta basatiak) artean. Beste alde batetik, H7N9 birusa, nagusiki, hegazti basatien artean atzeman izan da. Gizakien artean, ordea, orain arte inoiz ez da isolatu izan. Zein da A(H7N9) birusaren eta animalien arteko harremana?…

11 apirila, 2013Details

Alergiaren Munduko Astea: “Elikagaiekiko alergiak, handituz doan Osasun Publikoko arazoa”

Apirilaren 8tik 14ra ospatuko da Alergiaren Munduko Astea. Aurtengo leloa honako hau izango da: “Elikagaiekiko alergiak, handituz doan Osasun Publikoko arazoa”. Alergiaren Mundu Erakundeak (WAO) sustatzen duen aste horren xedea da agerian jartzea patologia horren garrantzia, honako hauek aintzat hartuta: Munduan 220-250milioi pertsonak izan dezakete elikagaiekiko alergiaren bat. Elikagaiekiko alergiak eragina handia dauka gaixoen bizitza-kalitatean,…

10 apirila, 2013Details