OHARRA: Proteina lakteoa txokolatezko gailetetan 13/06/26

AESANek jakinarazi du Proceli eta Auchan marketako gaileta eta opilgintza-produktuetan aitortu gabeko proteina lakteoa atzeman dela. Horren ondorioz, produktu horiek arazoa eragin dezakete, bakar-bakarrik, proteina horrekiko alergia duten pertsonetan. Tartean dauden produktuen zerrenda: ABANICHOC – La Pasión: 200g. paketea (25 gaileta pakete bakoitzeko). Loteak: 066R / 101R / 117R / 173R / 202R / 349R…

26 ekaina, 2013Details

Erosketa saskiaren prezioak Europan: herrialdeen arteko konparaketa

Danimarkakoek Europako batez bestekoa baino % 43 gehiago ordaintzen omen dute erosketa saski berberagatik, eta Poloniakoek, berriz, % 39 gutxiago, Eurostatek eginiko azken azterketaren arabera. Azterketaren beste ondorio batzuk: Herrialde garestienak Danimarka (Europako batez besteko zenbatekoaren % 124), Austria (% 120), Finlandia (% 119), Irlanda (% 118) eta Luxenburgo (% 116) dira. Herrialde merkeenak, berriz,…

25 ekaina, 2013Details

Gazta: txantxarrak ekiditeko elikagaia

Azterlan berri batek agerian utzi du, beste behin, otorduaren amaieran gazta zati bat jateak lagundu egiten duela hortzak osasuntsu mantentzen. Gainera, gazta jateak dakarren kaltzio-ekarpenaz gain, gazta kontsumitzen dugunean, areagotu egiten da listu-jarioa; ondorioz, handitu egiten da pH-a gure ahoan, eta horrek lagundu egiten du otordu berean kontsumitu ditugun karbohidrato ugariko elikagaien azidoen eraginari aurre…

19 ekaina, 2013Details

Produktu ekologikoen kontsumitzailearen profila

Duela gutxi egin duten azterlan baten xedea izan da zehaztea zein faktorek duten eragina Espainiako kontsumitzaileen elikagai ekologikoak erosteko asmoan. Azterlan horrek adierazten du honako hauek direla elikagai ekologikoak erosteko asmoan eragina duten faktoreak: Elikagai ekologikoen inguruko ezagutza-maila. Elikagai ekologikoak erosteko jarrera positiboak. Norbanakoak erosteko erabakiaren gainean duen kontrola. Nolanahi ere, uste ez bezala, osasunaren…

12 ekaina, 2013Details

Esnekiak kontsumitzeak dituen nutrizio-abantailak

FESNADek argitaratu duen dokumentu batean esnearen eta esnekien ezaugarri orokorrak deskribatzen dira. Bereziki, jogurtak eta beste esne hartzitu batzuk nabarmentzen dira, baita horiek osasunarekin duten lotura ere. Horretarako: Esnekien nutrizio-ezaugarriak definitu dira. Espainiako herritarrek euren bizitza-zikloan egiten duten esneki-kontsumoa identifikatu da. Esnekiek nutrizio-aholkuen estalduran duten garrantzia zehaztu da. Esnekiak kontsumitzeko aholkuak kaltzio-beharrizanaren zati handi bat…

6 ekaina, 2013Details