Txostena: Gipuzkoako eskola-jantokiak. 2011/2012

Osakidetzak txosten bat argitaratu du. Bertan, aztertu egin du NAOS Estrategiaren gomendio eta adierazleei jarraitzen ote zaien, Gipuzkoan 3 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat eskainitako menuetan. Hona hemen txostenaren emaitzak: Sasoiko fruta freskoen eskaintza ez da egokitzen gomendatutako asteko kontsumoaren maiztasunera (NAOS Estrategia: 4 anoa/aste edo gehiago); izan ere, menuetan gehienez ere garaiko 3 fruta-ale…

7 urria, 2013Details

Oharra: Legez kanpoko osagaiak dituzten elikagai-osagarriak

Osakidetzak bere webgunean argitaratu duen txostenaren arabera, atzeman egin da “etiketan aitortu gabeko jarduera farmakologikodun substantziak” daudela produktu batzuetako elikagai-osagarrietan, eta horrek sendagai bihurtzen ditu. Produktuak legez kanpokoak dira zenbait kasutan, eta aurkako erreakzioak eragiten dituzte. Antzemandako osagaiak: tadalafiloa, sildenafiloa, vardenafiloa, homosildenafiloa, fentolamina, sibutramina, etab. Zein osagarritan egon daitezke substantziok? • Sexu-funtzioa hobetzeko balio dutela…

3 urria, 2013Details

Europarren artean, zeinek dute gehiegizko pisu gutxien?

Frantsesak (emakumeak zein gizonak) eta belgikarrak dira gehiegizko pisu/obesitate gutxien duten europarrak. Maltako gizonak eta Letoniako emakumeak, berriz, Europan proportzionalki gehiegizko pisu/obesitate gehien dutenak dira. Horiek dira EUROSTATeko azken txosten estatistikotik ateratako erreferentziak. Bertan, gainera, datu hauek aurki ditzakegu: GEHIEGIZKO PISUA/OBESITATEA Europako emakumeen % 37,2k – % 53,6k eta gizonen % 51,0k – % 69,3k…

12 iraila, 2013Details

Pertsonako eta urteko, 41,68 litro edari freskagarri kontsumitzen ditugu. Asko edo gutxi da?

Kontsumoari buruzko datu horrek % 2,1eko murrizketa erakusten du aurreko urtearen aldean. Dena dela, epe luzera eginiko azterlanek azaltzen dute kontsumitzaileen artean produktu horien erosketak, azken 10 urteotan, % 44,5 egin duela gora. Horiek dira MAGRAMAk orain dela gutxi edari freskagarrien kontsumoari buruz egin duen azterlanean (2012ko ekainetik 2013ko uztailera bitarteko datuak aztertu dira) aurki…

10 iraila, 2013Details

Batez beste, pertsona bakoitzak 36,12 kilo ogi kontsumitzen ditu urtean

MAGRAMAren azken datuen arabera, ogiaren kontsumoak % 1,8 egin du gora Espainian, 2012ko maiatzetik 2013ko apirilera bitartean, iazko epe bereko kontsumoarekin erkatuz gero. Ogia erosteko batez besteko aurrekontua erosketa-orgaren gastuaren % 5,75 da. Ogi freskoa/izoztua aldaera kontsumitzen da gehien (% 84,2), iazko epe berean baino % 1,5 gehiago. Igoera horren arrazoia da gero eta gehiago…

3 iraila, 2013Details

Europarren konfiantza txikiagoa da Elikagaien Segurtasun arloan

Lau kontsumitzailetik batek (% 24,6) eta txikizkako denden arduradunen % 17k uste dute elikagai asko ez direla seguruak. Estatu kideen artean alde handia dago Elikagaien Segurtasunaren inguruko pertzepzio horretan. Horixe da, hain zuzen ere, Europako kontsumitzaileen egoerari buruzko adierazleen bederatzigarren taulako aurkikuntzetako bat. Taula hori Europako Batzordeak argitaratu du duela gutxi. “Mesfidantza” horrek gora egin…

24 uztaila, 2013Details