Omega 3 naturala logo berria arrantza-produktuetarako

MAGRAMAk "Omega 3 imagotipo" berria sortu du arrantza-produktuetarako, eta arrantzaren esparruko elikagaien industria-sektorearen esku jarri da, bereizte-faktore bat emate aldera. Laster ezarri ahal izango zaizkie arrantza-produktuei logo horiek, betiere produktuek ezarritako irizpideekin bat egiten badute. Imagotipo hau bi motatakoa izan daiteke, OMEGA 3aren edukiaren arabera: Omega 3 gantz-azidoen iturria. Gutxienez 0,3 g azido alfa linoleniko…

16 abendua, 2013Details

Aspartamoa: E 951 edulkoratzailearen azken ebaluazioa

Aspartamoa (elikagaien etiketetan E 951) edulkoratzailearen kaltegabetasuna ebaluatzen hainbat urte eman ondoren, EFSAk honako ondorio hauek atera ditu: EZ da kartzinogenoa: animalietan zein gizakietan egindako azterlanen probak zehatz berrikusi ostean, adituek baztertu egin dute kalte genetikoa edo minbizia eragiteko arriskua. Aspartamoa kontsumitzeak EZ DU kalterik eragiten burmuinean edo nerbio-sisteman, eta ez du eragiten umeen eta…

12 abendua, 2013Details

Zergatik jaten dugu jaten dugun moduan?

Bittor Rodriguez doktoreak (WIKI-ELIKAren laguntzailea) aztertu egin ditu zenbait produkturen kontsumoa baldintzatzen duten faktoreak. Produktu batzuen arrakastan honako alderdi hauek zerikusia dute… Alderdi sentsorialak: norbanakoaren gustuak gorabehera, produktu horiek oso ondo zaindutako erakargarritasun sentsoriala dute, zenbait zentzumen (besteak beste, usaimena eta dastamena) atseginez asebetetzen dituena. Aukera: oso eskuragarriak dira. Fisikoki; izan ere, oinez edo kotxez…

29 azaroa, 2013Details

Gure Wikiaren azken EDAPENA: Nutrizioaren gaineko definizioak

Nutrizio eta Elikagaien Segurtasun arloko 1.000 hitz baino gehiago jaso dira lanabes bakar batean. Lanabes hori oso erraz erabil eta eskura daiteke Smartphone-ren bidez. Horixe da Elikak –Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa– egindako Wikiaren azken hedapena. EHUren laguntzarekin definitutako 1.000 hitz jasotzen ditu dagoeneko. Oraingoan, nutrizio, dietetika eta bromatologia arloko 17 adituren eta ikertzaileren laguntza…

27 azaroa, 2013Details

OHARRA esneari alergia diotenentzat: Adierazi gabeko esnea espelta galletetan

Lehenik eta behin gogorarazi nahi dugu produktu horrek esneari alergia diotenei baino ez diela arazorik eragiten. PRODUKTUA Produktuaren datuak: Moulin des Moines. Galletas de espelta con chocolate (Producto de Agricultura Biológica).Lotea: 027413Iraungitze-data: 30/03/2015 SALGUNEAK Euskadin saldutakoak. GOMENDIOAK Badaezpadako neurri gisa, AESANek gomendatu du esneari alergia dioten kontsumitzaileek, arestian aipatutako produktua etxean badute, halakorik ez kontsumitzea.…

22 azaroa, 2013Details

Hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoko animalia-jatorriko elikagaietan

Aztertutako 619 laginetatik, 3 (lagin guztien % 0,65) besterik ez ziren izan "ez ados": toreaketa-zezenen gibelaren bi lagin, kortikoideen edukia zela eta (substantzia horiek animalia-mota horrek giltzaduretan izaten dituen arazoak tratatzeko erabiltzen dira); eta ardi-gibelaren lagin bat, gainditu egin baitzuen kadmioarentzat ezarritako LMRa. Bi kasuotan jarduketa-neurri egokiak hartu ziren. "…substantzia farmakologikoki aktiboen erabilera egokia da;…

20 azaroa, 2013Details