Euskal familien gastuaren % 13,7 bideratu zen elikadurara

EUSTATek eman berri dituen datuek erakusten dute euskal familiek 2012an elikadurara bideratutako gastua (% 13,7; 4.538 euro) murriztu egin dela, aurreko urtearen aldean (2011n % 14; 4.730 euro). % 13,7 hori euskal familiek 2009an eta 2010ean egindako gastuaren ehuneko berbera da. 2008an eta 2007an % 13,6 ingurukoa izan zen, eta 2006an % 14,1ean zenbatetsi zen.…

16 apirila, 2014Details

Jogurta: merkaturatze eta kalitate-arau berriak

Ministroen Kontseiluak apirilaren 11n onetsi zuen jogurta egin eta merkaturatzeko kalitate-arau berria. Honako hauek dira berrikuntza aipagarrienak: IRAUNGITZE DATA Elikagai gehienetan gertatzen den bezala, elikagaien higieneari buruzko Europako araudi horizontalak arautzen du jogurtaren datei buruzko etiketatua. Araudi horren arabera, elikagai-industriek erabaki beharko dute zein data-mota den egokiena produktu bakoitzean, bai eta denbora-muga ere. MERKATURA EGOKITZEA…

14 apirila, 2014Details

Elikagaien kontsumoa 2013an, etxean eta etxetik kanpo

2013. urtean, etxeetan % 2,4 egin du gora elikagaien gastuak; batetik, kontsumoak gora egin duelako (% 0,8) eta, beste alde batetik, prezioek ere gora egin dutelako (% 1,6). Etxetik kanpoko gastuak, ordea, behera egin du % 3,1, jendea gutxiagotan joaten baita ostalaritza- eta sukaldaritza-establezimenduetara (-% 2,5) eta joaten den bakoitzean gutxiago gastatzen baitu (-% 0,6).…

28 martxoa, 2014Details

“Produktu iraunkor”-en etiketa. Zer pentsatzen dute europarrek?

Kontsumitzaileek gero eta maizago eskatzen dute informazioa, erosi nahi duten elikagaia edo edaria ekoizteko moduaren inguruan. Ekoizpen “iraunkor"-ei buruzko bereizgarriek (etiketak, logoak…) balio eman nahi diote ingurumenean eragin txikiagoa izateagatik eta alderdi sozial eta etikoekiko begiruneagatik (bidezko merkataritza, animalien ongizatea…) bereizten diren produktuei. Duela gutxi egindako azterlan batean aztertu nahi izan dute, batetik, nola eragiten…

19 otsaila, 2014Details

Edari energetikoak eta eragin ditzaketen arriskuak

Duela zenbait urte, BfR ohartarazten ari da arriskutsua dela edari energetiko gehiegi kontsumitzea. Horrelako edariak gehiegitan hartzeak, hala alkoholarekin nahasirik nola egoera fisiko nekagarrietan (ariketa fisiko handia edo atseden falta), eragin kaltegarriak izan ditzake osasunean. Institutu horrek duela gutxi eginiko azterlan batean, edari horien “Kontsumitzaile handiak” (litro erdi baino gehiago 24 ordutan) deitutakoek hartutako kopuruak…

12 otsaila, 2014Details

Antibiotikoekiko erresistentzia: osasunaren arloko profesionalen aholkuak

Europako hainbat albaitarik, medikuk eta dentistek “erraz betetzeko" aholkuak idatzi dituzte, bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia har ez dezaten, eta, horrela, gure zein ondorengo belaunaldikoen osasuna zaindu dezagun. Jakitun izan behar dugu denon zeregina dela sendagai horiek etorkizunean eraginkorrak izan daitezen laguntzea eta ziurtatzea. Horretarako, honako aholku hauek hartu behar ditugu aintzat: “Antibiotikoak ez dira beti irtenbidea"…

7 otsaila, 2014Details