Informazioaren erantzuleak

Gure foroa egileek eurek moderatzen dute astero eta hilero.

Moderatzaileak eta administratzaileak ELIKAko kideak dira. Administratzaileak izenorde hau erabiltzen du: Elikablog.

Moderatzaileak eta foroko kideak ez dira osasun-arloko langileak. Dena dela, adituak dira Elikagaien Segurtasunean.

 

Osagarritasuna

Elikaren blogean ematen den informazioa medikuek webgunea erabiltzen duten pazienteei edo bisitariei emandako aholku edo informazioaren osagarri da. Hala, blogeko informazioak inola ere ezingo du ordezkatu mediku edo dietista-nutrizionista baten irizpidea.

 

Pribatutasuna

Oro har jende guztiak irakurri eta erabil ditzake mezuak. Mezu guztiak erabil daitezke beste webgune batzuetan, betiere dagokion aipamena ipintzen bada (Fundazioaren izena + webgunearen LINKa edo URLa).

Erabiltzaileek ezin dituzte beren mezuak ezabatu; hala ere, egoera jakin batzuetan, moderatzailearekin harremanetan jar daiteke horretarako. Mezuetako erreferentziak edo aipamenak ezin dira ezabatu. Hortaz, mesedez, har ezazu behar duzun denbora blogean zerbait argitaratu aurretik.

 

Mezuak/Post-ak

Gure bloga oro har jende guztiak, pazienteek edota osasun-langileek erabil dezakete.

Moderatzaileek eta plataformako kideek errespetuz eta zintzotasunez partekatu behar dute informazioa.

Gure bloga erabiltzekotan, informazio zuzena, egiazkoa eta zure egungo ezagutzekin eta esperientziarekin bat datorrena partekatu behar duzu. Gainera, eskertuko genizuke iturriak jarriko bazenitu (erreferentziak, estekak, etab.) informazio medikoa edo dietetikoa ematean.

Ezin da iragarkirik jarri argitaraturiko edukien, bannerren edo esteken bidez.

Moderatzaileek eskubidea dute bidezkoa ez den mezu oro ezabatzeko egileari ohartarazi gabe. Abusurik edo gehiegikeriarik gertatzen bada, moderatzaileek blogeko kideak baztertu ahal izango dituzte. Kasu bietan, erabiltzaileak eskatzen badu, azalpena emango zaio.

 

Harremanetarako

Blog honetako moderatzailearekin harreanetan jar zaitezke helbide elektroniko honetara idatzita: berri@elika.eus.

Azken eguneratza data: 16/01/19