Esnea! Esnekiei buruzko zalantza ohikoenak

Esne Industrien Federazio Nazionalak (FeNIL) “Esnekien Liburu Zuria” argitaratu du osasunaren arloko profesionalentzat, hobeto jakin dezaten zein diren esnearen eta esnekien propietate nutrizionalak. Liburu Zuri hori hainbat mediku-erakundek (SemFYC, SEEN eta SEEG) bermatu dute, eta bere helburua da esneari buruzko mito faltsuak “uxatzea” eta medikuntza arloko profesionalei laguntzea gaixo bakoitzari hobekien egokitzen zaion esnekia gomendatzen.…

Euskal familien gastuaren % 13,7 bideratu zen elikadurara

EUSTATek eman berri dituen datuek erakusten dute euskal familiek 2012an elikadurara bideratutako gastua (% 13,7; 4.538 euro) murriztu egin dela, aurreko urtearen aldean (2011n % 14; 4.730 euro). % 13,7 hori euskal familiek 2009an eta 2010ean egindako gastuaren ehuneko berbera da. 2008an eta 2007an % 13,6 ingurukoa izan zen, eta 2006an % 14,1ean zenbatetsi zen.…

Jogurta: merkaturatze eta kalitate-arau berriak

Ministroen Kontseiluak apirilaren 11n onetsi zuen jogurta egin eta merkaturatzeko kalitate-arau berria. Honako hauek dira berrikuntza aipagarrienak: IRAUNGITZE DATA Elikagai gehienetan gertatzen den bezala, elikagaien higieneari buruzko Europako araudi horizontalak arautzen du jogurtaren datei buruzko etiketatua. Araudi horren arabera, elikagai-industriek erabaki beharko dute zein data-mota den egokiena produktu bakoitzean, bai eta denbora-muga ere. MERKATURA EGOKITZEA…

Elikagaien kontsumoa 2013an, etxean eta etxetik kanpo

2013. urtean, etxeetan % 2,4 egin du gora elikagaien gastuak; batetik, kontsumoak gora egin duelako (% 0,8) eta, beste alde batetik, prezioek ere gora egin dutelako (% 1,6). Etxetik kanpoko gastuak, ordea, behera egin du % 3,1, jendea gutxiagotan joaten baita ostalaritza- eta sukaldaritza-establezimenduetara (-% 2,5) eta joaten den bakoitzean gutxiago gastatzen baitu (-% 0,6).…

“Produktu iraunkor”-en etiketa. Zer pentsatzen dute europarrek?

Kontsumitzaileek gero eta maizago eskatzen dute informazioa, erosi nahi duten elikagaia edo edaria ekoizteko moduaren inguruan. Ekoizpen “iraunkor"-ei buruzko bereizgarriek (etiketak, logoak…) balio eman nahi diote ingurumenean eragin txikiagoa izateagatik eta alderdi sozial eta etikoekiko begiruneagatik (bidezko merkataritza, animalien ongizatea…) bereizten diren produktuei. Duela gutxi egindako azterlan batean aztertu nahi izan dute, batetik, nola eragiten…

Edari energetikoak eta eragin ditzaketen arriskuak

Duela zenbait urte, BfR ohartarazten ari da arriskutsua dela edari energetiko gehiegi kontsumitzea. Horrelako edariak gehiegitan hartzeak, hala alkoholarekin nahasirik nola egoera fisiko nekagarrietan (ariketa fisiko handia edo atseden falta), eragin kaltegarriak izan ditzake osasunean. Institutu horrek duela gutxi eginiko azterlan batean, edari horien “Kontsumitzaile handiak” (litro erdi baino gehiago 24 ordutan) deitutakoek hartutako kopuruak…

Antibiotikoekiko erresistentzia: osasunaren arloko profesionalen aholkuak

Europako hainbat albaitarik, medikuk eta dentistek “erraz betetzeko" aholkuak idatzi dituzte, bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia har ez dezaten, eta, horrela, gure zein ondorengo belaunaldikoen osasuna zaindu dezagun. Jakitun izan behar dugu denon zeregina dela sendagai horiek etorkizunean eraginkorrak izan daitezen laguntzea eta ziurtatzea. Horretarako, honako aholku hauek hartu behar ditugu aintzat: “Antibiotikoak ez dira beti irtenbidea"…

Fast food janari azkarra kontsumitzea eta obesitatea

Orain dela gutxi eginiko azterlan batek erakutsi du janari azkarra kontsumitzea lotuta dagoela herrialde garatuetan Gorputz Masaren Indizea (IMC) handitzearekin. Hori da OMSek bere buletinean argitaratutako azterlanaren ondorioetako bat. Hain zuzen ere, buletin hori ei da osasun publikoari buruzko aldizkari onenetako bat munduan. Egileen arabera: “Janari azkarra”-ri lotutako hiru parametroen artean (animalia-koipeen ingesta, kaloriak guztira,…

Umeak: giltzarria elikagaien arriskuen prebentzioan

Lehen Hezkuntzan Elikagaien Segurtasunaren arloko eduki pedagogikoak irakasteak oso prebentzio-jokabide egokiak sustatzen ditu emeen artean; are gehiago, aintzat hartzen bada arrisku-taldea direla elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunen aurrean (ETAk). Izan ere,gutxi gorabehera, ETAei loturiko kasuen erdia umeen artean gertatzen da; bereziki, 15 urtetik beherakoen artean. Eta are garrantzitsuagoa dena: umeak gai dira jasotzen duten informazioa…

Elikagai-osagarriak:erabilera egokia

Elikagai-osagarriak elikagai produktuak dira, eta euren xedea da ohiko elikadura osatzea. Horiek oinarrian elikagaien edota beste substantzia batzuen iturri kontzentratuak dituzte.Bitaminak, mineralak, aminoazidoak, gantz azidoak eta beste substantzia batzuk izan daitezke, eta horiek modu askotan merkaturatzen dira: pilula, konprimitu, kapsula, likido … Gure gorputzak behar bezala funtziona dezan, nutriente bakoitzeko kopuru jakin bat besterik ez…