Obesitateak herritarren % 7,4ri eragiten zien 1987an; gaur egun, berriz, % 17ri

Osasunaren inguruko Inkesta Nazionalean emandako datuak. Besteak beste, honako hauek ere aipagarriak dira: Gehiegizko pisuari dagokionez, 18 urtetik gorako herritarren % 37k dute gehiegizko pisua. Umeetan, hamarretik batek obesitatea du eta hamarretik bik gehiegizko pisua. Bi sexuetan antzeko portzentajeak atzeman dira. Igoera nabarmenagoa izan da gizonen artean emakumeen artean baino. Hala ere, emakumeen bizimodua sedentarioagoa…

Zein kontrol egiten dira iruzurraren aurka?

Aurreikusi da 20 produkturen 5.918 ikuskapen egingo direla, bereziki haragi-eratorrienak, edari alkoholdunenak eta landare-olio jangarrienak. MAGRAMAk datu horiek eman ditu Espainian elikagaien kalitate komertziala kontrolatzeko 2013ko ikuskapenen programari buruz. Programa hori autonomia erkidegoetako Kalitatea Kontrolatzeko eta Iruzurraren aurka Babesteko Zerbitzuek egingo dituzten kontrolen batura da. Ikuskapen kopurua Elikagai talde bakoitzeko HARAGI ERATORRIAK 1032 17,4% ARRANTZA…

Etxeetako eta etxetik kanpoko kontsumoak % 1,3 egin du behera

Elikagaien kontsumoak behera egin duen arren, oinarrizko produktu horien etxeko urteko gastua aurreko urtean baino % 0,2 handiagoa izan da, eta eutsi egin dio 2009az geroztiko goranzko joerari: % 3,2 gehiago 2009tik 2010era, % 0,6 gehiago 2010etik 2011ra eta % 0,2 gehiago 2011tik 2012ra. Horiexek dira 2012an Espainian etxeko eta etxetik kanpoko elikagai-kontsumoaren inguruan MAGRAMAk…

Aspartamoa: Elikagai-gehigarriari buruzko datuak

Elikagai-gehigarri honen gaineko azterketen emaitzak bildu egiten du EFSAren txosten hau. Berrikuzitako azterlan gehienetan honako emaitsak aurkitu dira: Ez dago toxikotasun akuturik edo azpikronikorik animalietan, ez eta aspartamo-dosi altuak eman ostean ere. Gizakiei dagokienez, 27 astetan dosi altua eman zaien pertsonen artean ere ez da gertatzen eragin kaltegarri garrantzitsurik. Ez dago inolako ebidentziarik aspartamoa genotoxikoa…

Lehenengo inkesta nazionala umeen eta gazteen elikadurari buruz

Luze gabe jarriko da abian adin guztietako umeen eta gazteen elikadurari buruzko lehenengo inkesta nazionala. Lehenengo fasean, hautaketa egingo da, eta horren ostean, urte osoa iraungo duen inkesta-faseari emango zaio hasiera. Gaztelaniaz ENALIA (Umeen eta Gazteen Elikadurari Buruzko Lehenengo Inkesta Nazionala) du izena inkestak, eta guztira autonomia-erkidego guztietako 6 hilabete eta 17 urte bitarteko 1.700…

Aitortu gabeko zaldi-haragiaren presentzia behikietan (Kaneloiak)

MARMek jakinarazi du zaldien DNA atzeman dutela “La Cocinera" markako behi-haragiz egindako kaneloietan. Halaber, jakinarazi du etiketatuan iruzur egitea dela, ez duela eraginik produktuaren segurtasunean eta ez dela arriskutsua osasunarentzat. Ministerioak informazioa igorri die autonomia-erkidegoetako iruzurren arloko agintari eskudunei, neurri egokiak har ditzaten. Horrelako iruzurrak bilatzeko laginketak egiten jarraituko dute, Europako Batzordearen gomendioei jarraiki, behi-haragiz…

Euskal prentsak Elikagaien Segurtasun arloko zein gai jorratu ditu gehien 2012. urtean? 13/02/26

ELIKAk eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza arloko Ikerketa Taldeak “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan” txostena egin dute 2012an Elikagaien Segurtasunari eman zaion estaldurari eta Euskadiko egunkarietan argitaratutako albiste-motari buruz. Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen 15 gai nagusiri buruzko albiste guztiak aztertu dira Euskadin argitaratzen diren 9 egunkarietan, bertsio inprimatu zein digitaletan. Honako hauek dira ondorioetako…

Europarren % 81ek elikagaien osagaiak egiaztatzen ditu, produktu kimikoen bila

Jendeak produktu kimikoen inguruan duen pertzepzioari buruzko Eurobarometroaren arabera, elikagaietan produktu horien presentziak sorrarazten du mesfidantzarik handiena. Kontsumitzeko ondasunen artean, produktu kimikoei dagokienez, elikagaietan jartzen da arreta handiena; jarraian, kosmetikoetan edo edertasun-produktuetan, jostailuetan eta garbiketa-produktuetan. Azken hiru horiek inkestatuen erdiak baino gehiagok aipatu dituzte (% 59, % 56 eta % 53 hurrenez hurren). Hala ere,…

Gora egin du fruta fresko eta pataten kontsumoak

2011ko abendutik 2012ko azarora bitarteko azken datuen arabera, elikagaien kontsumoak % 0,9 egin du gora eta gastuak neurri txikiagoan ( % 0,5), batez besteko prezioek % 0,4 behera egin baitute. Biztanle bakoitzeko gastua 1.461,98 eurokoa da eta kontsumoa 658,66 kilokoa. Horiexek dira Espainiako etxeetan Elikagai Kontsumoaren Panelak egindako azken eguneratzearen ondorioak, MAGRAMAk argitaratutakoak. Besteak beste,…

FAOren kanpaina berria, jatekoak alferrik galtzea ekiditeko 13/01/25

Kontsumitzaileek eta elikagaien txikizkako saltzaileek neurri sinpleak hartzea nahiko izan daiteke urtero hondatzen edo alferrik galtzen diren elikagaien kopurua (1.300 tona) murrizteko. Halaber, lagungarri izan daiteke etorkizun iraunkorrari forma emateko, "Pentsatu. Elikatu. Aurreztu” (Think.Eat.Save) kanpaina orokorrarekin bat. Hain zuzen ere, kanpaina hori antolatu da elikagaien hondakin-kopurua murrizteko. Eta Ingurumenerako Nazio Batuen Programak (PNUMA) eta FAOk…