Esnekiak kontsumitzeak dituen nutrizio-abantailak

FESNADek argitaratu duen dokumentu batean esnearen eta esnekien ezaugarri orokorrak deskribatzen dira. Bereziki, jogurtak eta beste esne hartzitu batzuk nabarmentzen dira, baita horiek osasunarekin duten lotura ere. Horretarako: Esnekien nutrizio-ezaugarriak definitu dira. Espainiako herritarrek euren bizitza-zikloan egiten duten esneki-kontsumoa identifikatu da. Esnekiek nutrizio-aholkuen estalduran duten garrantzia zehaztu da. Esnekiak kontsumitzeko aholkuak kaltzio-beharrizanaren zati handi bat…

Haragia erosteko momentuan zer begiratzen du kontsumitzaileak?

Europako Batzordearen azterlanaren helburua da baloratzea zein alderdi den garrantzitsu kontsumitzailearentzat haragi-produktuak erostean, eta zein alderdi hobetu behar den. Hauek dira emaitza nagusiak: Kontsumitzaileek alderdi-kopuru mugatu bat aipatzen dute produktu bat edo beste bat hautatzean: % 68k iraungitze-data bilatzen du, % 67k prezioa eta % 48k jatorrizko herrialdea. "Lehentasunezko kontsumo-data" bezalako datuek eta propietate osasungarrien…

Googlek nutrizioari buruzko informazioa emango du bilaketetan 13/05/31

Googlek jakinarazi du 1.000 elikagairi baino gehiagori buruzko nutrizio-informazioa eskaintzen hasiko dela. Zerbitzu hori gaur egun ingelesez baino ez dago, baina gutxi barru beste hizkuntza batzuetan egongo da erabilgarri. Bilatzaileak fruta, barazki, haragi eta zenbait janari prestatuei buruzko nutrizio-informazioa emango du. Google Now-ren bidez, zuzenean egin ahal izango ditugu galdera hauek gure smartphone-ean: zenbat kaloria…

Zein da hobeto eta luzaroago bizitzeko sekretua?

Bizimoduari eta Bizitza-luzerari buruzko 1. Inkesta Nazionalaren emaitzen arabera, gehiegikeriarik gabe jateak eta egunero ariketa fisikoa egiteak bizitza luzatzen dute. Inkesta 80 eta 104 urte bitarteko 242 pertsonari egin zaie, eta honako hauek dira ondorioak: Inkesta erantzun dutenen % 31,5ek elikagaien murrizketa-garairen bat jasan dute gutxienez 2 urtean, gerran eta gerra ostean. Egoera hori osasunarentzat…

Dieta ez osasungarria + tabakoa + egoneko bizitza + alkohola = “Gaixotasun ez-transmitigarriak”

OMSek Ekintza Plan bat adostu du mundu mailan, gaixotasun horiei dagokienez; izan ere, 2008an 36 milioi heriotza eragin zituzten. Gaixotasun ez-transmitigarri nagusiak honako hauek dira, besteak beste: gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, biriketako gaixotasun kronikoak eta diabetesa. 2008ko heriotza horietatik % 48 gaixotasun kardiobaskularrek eragin zituzten, % 21 minbiziak, % 12 biriketako gaixotasun kronikoek eta % 3,5…

Información al Consumidor por el caso de Influenza Aviar de baja patogeneicidad H7N1 en Cataluña

Oilo erruleen ustiategi batean ezohiko heriotza-tasa (animalien % 1) atzeman eta analisien bidez egiaztatu ostean, Patogenotasun Eskaseko Hegazti-gripearen foku bat jakinarazi dute Lleidan. Gaur arte, honako hauek atzeman dira: Zaintza eremutik kanpo hurbileneko ustiategian egindako analisiek emaitza negatiboa eman dute. Ez da atzeman pertsonaren bat kaltetuta egon daitekeela adierazten duen kasurik, ez eta ustiategian bertan…

Antxoaren arrantza-denboraldian gaude bete-betean!: Arraina jatearen onurak

Kantauriko antxoaren arrantza-denboraldiaren hasierarekin bat eginez, “Iritsi da Kantauriko altxorra” kanpaina abiarazi dute, arrain horren kontsumoa sustatze aldera. Horrekin batera, Euskadiko kostako hainbat udalerrik Euskadiko Arrantza Azokak egingo dituzte: Hurrengo Euskadiko Arrantza Azokak Data Udalerria Azoka Produktua Maiatzaren 11 Ondarroa Antxoa Egune Antxoa Maiatzaren 24tik 26ra Bermeo Arrain Azoka   Uztailaren 19tik 21era Orio Besigu…

“Txiki”-tzat jo dute zaldi-haragian egon daitekeen fenilbutazonaren presentziaren arriskua

EFSAk eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) Europa osoan hartutako laginen datuak ezagutu ostean, txikitzat jo dute behi-haragi gisa iruzurrez etiketatutako zaldi-haragian fenilbutazonaren presentziaren arriskua. Horretarako, datu hauek hartu dituzte aintzat: 30.000 pertsonatik 1ek izan ditzake ondorio kaltegarriak albaitaritza-sendagai honen aurrean. Europa osoan aztertutako laginen % 4,66k zaldi DNA zuen. Aztertutako zaldi-kanalen % 0,51 fenilbutazonarekin kutsatuta…

Iruzurrezko zaldi-haragiaren bila eginiko azterketen emaitzak 13/04/16

Aztertutako 189 laginetatik, % 4tan zegoen etiketan identifikatu gabeko zaldien DNA. Bestalde, ez da fenilbutazonarik atzeman eginiko 108 analitiketan. MAGRAMAk emaitza horiek igorri dizkio Europako Batzordeari, behi-haragi gisa etiketatutako produktuetan atzemandako iruzurrezko zaldi-haragiaren irismena zehazteko. Azterketa horiek bete egiten dute Europako Kontrolaren Plan Koordinatuak xedatutakoa (189 lagin aztertu dira, eta Batzordeak 150 ezartzen ditu). Emaitzek…